Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

2016-2017 ikasturtean gailu digitalak eskuratzeko diru-laguntzak.

[GAILUDIGI-ITUNPEKOA]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Deia egiten dut gailu digitalak eskuratzeko diru-laguntzetarako (2016-2017ko ikasturtea), Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleek erabil ditzaten.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ikasle onuradunak unibertsitateaz kanpoko mailarako beka eta ikasketa-laguntzetarako deialdiko beka bat jaso izana 2015-2016 ikasturtean, eskola-materialaren atalean.
    • Berdinak izan behar dira laguntza-eskariko gailu digitala eta ikastetxeak eskatzailearen talde osorako aukeratutakoak, eta gailu digitala 2015eko urtarrilaren 1aren ondotik erosi izana.
    • Deialditik kanpo gelditzen dira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko irailaren 30eko Aginduaren bidez araututako aurreko deialdian diru-laguntza hau bera jaso zuten ikasle bekadunak.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Ikastetxea SARE_HEZKUNTZA GELAN izeneko sarean egotea 2014-2015eko ikasturtetik aurrera.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dien zigor administratibo edo penalik, eta ez edukitzea laguntza horiek jasotzeko legezko debekurik, batez ere sexuaren bereizkeriaren ondoriozkoak badira, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren argitan.
  • Ez egotea diru-laguntzei buruzko 2013ko azaroaren 17ko Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan azaldutako egoeraren batean.
Aurrekontuko zuzkidura
760.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Eskatzaile bakoitzarentzako laguntza 200 (berrehun) eurokoa izango da gehienez, eta horretarako muga izango da justifikatutakoa gailu bakoitzaren fakturaren ordainagiriaren bidez.

Ordainketa-modua:

Emandako diru-laguntzen ordainketa aldi bakar batean egingo da, deialdiari ebazpena eman ondoren. Ikasle onuradunek ikasketak egiten dituzten ikastetxeetara bidaliko da diru-zenbateko osoa.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Ikasleen instantzia

    2016/10/14 - 2016/11/02

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Itunpeko ikastetxearen eskabidea

    2016/11/03 - 2016/11/14

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea

    Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Epea luzatzea

    Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egitea

    Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?

    Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.

    Zer gertatzen da nire eskubideekin?

    Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Gehitu informazioa

    Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa ba du, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen  baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Errekerimendua

    Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa ba da, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer ez aurkezten ez ba duzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hileko epean ebatzi eta jakinaraziko dira laguntzak, deialdia argitaratzen denetik.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
1026802
Compromiso con las personas