Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

2016-2017 ikasturtean doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programa. DOKTOREGOA LORTZEAGATIKO SARIAK.

[PREDOC DOKTOREGOA]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Abisu garrantzitsua Informazio gehiago

Dokumentazioa aurkezteko epea hilabetekoa da, doktore-titulua lortu eta hurrengo egunetik aurrera.

LABURPENA
Xedea

Doktoregoa 2017. urtean lortzeagatiko sariak.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Doktoratu aurreko laguntza baliatzen aritzea, Hezkuntza eta Ikerketako sailburuordearen ebazpenaren arabera, Agindu honek ondorioak dituen egunean.
    • A eta B modalitateetan, doktoregoko titulua Cum Laude kalifikazioarekin lortu beharko da.
    • C eta I modalitateetan, doktoregoko titulua kasuan kasuko sistema akademikoak erabakitako kalifikaziorik onenarekin lortu beharko da.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko

  • Onuradunek laguntza-eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko da eskakizunak betetzen dituztela.
  • Eskatutako eskakizunak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten pertsonek ezingo dute jaso deskribatutako saria.
Aurrekontuko zuzkidura
30.000
Prestazio ekonomikoa

Doktorego-sariak

NOIZ ESKURATUA

 

Laguntzaren 1. urtea

Laguntzaren 2. urtea

Laguntzaren 3. urtea

Nazioartekoa

6.000 €

6.000 €

6.000 €

Ez nazioartekoa

4.500 €

4.500 €

4.500 €

Ordainketa-modua:

 

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Dokumentazioa aurkezteko epea: hilabetea, doktore-titulua lortu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Interesdunei ebazpena, gehienez ere, sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie, sari-eskabidea jaso ondoko egunetik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
    Ebazten duen erakundea
    Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

ZUZENEAN - Aurrez aurreko arreta

Ordutegia
Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte.
Urte osoan irekita abuztuan (8:00etatik 14:30ak arte), herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

Herritarren arretako bulegoak

Bilbao:
Gran Vía, 85
48011 Bilbao (Bizkaia)

Donostia-San Sebastián:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Vitoria-Gasteiz:
Ramiro Maeztu, 10 bajo
01008 Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava)

ZUZENEAN - Telefono bidezko arreta

012 telefonoa
Telefonoak artapenerako etenik gabeko ordutegia dauka, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:30ak arte.
Urte osoan irekita abuztuan (8:00etatik 14:30ak arte), herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

  • Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
  • Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
  • Atzerritik: 00 34 945 018000
Compromiso con las personas