Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

G multzoa: Euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea helburu duten egitasmoak.

[2017_euskalgintza_g]

Kultura eta Hizkuntza Politika

Argitaratze-data 2017/04/05
OHARRA: eskabideak aurkezteko epea apirilaren 6an zabaldu eta maiatzaren 5ean amaitzen da.
LABURPENA
Xedea

G multzoa: Euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea helburu duten egitasmoak.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Legez eratuta dagoela egiaztatzeko | Erakundeek legez eratuta daudela egiaztatu behar dute
    • Entitateak bere izaera juridikoaren arabera dagokion erregistroan inskribatuta egon behar du | Entitateek dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatu behar dute
  • Enpresaburu indibiduala edo autonomoa Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean izatea.
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
    • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren identitatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Eskatzaileak adierazi behar du beste administrazio publikoetatik Agindu honetan araututako diru-laguntzaren helburu bera duen laguntzarik eskatu duela eta, kasua balitz, eman egin diotela. Informazio xehatua

    Eskabidean dagokion erantzukizunpeko aitorpena markatuko da.

    • Beste diru-laguntzarik jaso ez den kasuetan, ez da beharrezkoa beste dokumentaziorik aurkeztea.
    • Beste diru-iturririk badago edo eskatu bada, gainerako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharreko "Egitasmoaren deskribapen teknikoa" inprimakian "aurrekontua" izeneko atalean osatu beharko du informazioa.
  • Eskatzailea ez dago, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zigortzeko izapidetzen ari den prozeduraren batean.
  • Zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik ez du, eta ez dago sartuta laguntzak jasotzeko ezgaitzen duten legezko debekuetan. Era berean, ez du inolako zigorrik sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.
  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Laguntza-mota honetan kanpoan utziko diren egitasmoak: Informazio xehatua

    Pertsona fisikoak edo erakundeak diren eskatzaileek, gauzatzekoa den proiektuaren deskribapen teknikoa aurkeztu behar dute.


    Jarraian jasotzen direnak ez dira laguntzagaitzat hortako:

    a) Hiztunen artean euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin lotura zuzena ez duten ekintzak (hala nola, musika-emanaldiak, kantaldiak, dantzaldiak, bestelako ikuskizunak, herri kirolak, era guztietako jaialdiak, otorduak eta abar.).

    b) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren gainerako deialdietan leku propioa duten egitasmoak.

    c) Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa / Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan 2017ko diru-laguntzen deialdian onuradun diren egitasmoak.

    d) Liburu-azoketan parte-hartzearekin eta estrategiekin zuzeneko lotura daukaten egitasmoak.

    e) Enpresa edo elkarteen ohiko jardunaren edota produktuen berri ematen duten argitalpenak, eta zuzenean euskararen erabileratik ez datozen gastuak.

    f) Hedabideen sustapenerako egitasmoak.

    g) Araubide orokorretan zein berezikoetan erabiltzekoak izanik, ikasketa-plan edo curriculumarekin lotura zuzena edo zeharkakoa duten ikasmaterial inprimatu, ikus-entzunezko edo elektronikoak gauzatzeko asmoz aurreikusitako egitasmoak.

    h) Haur eta gazteen artean euskararen erabilera bultzatzea helburu duten egitasmo eta jarduerei dagokienez, eskola orduetan garatzen direnak.

    i) Literatura lanen zabalkundea egite aldera liburuen edizioa helburu duten egitasmoak, bai paperezko edizioak zein bestelako formatuetarako egiten diren bertsioak.

    j) Euskara ikasteko metodoak eta helduen euskalduntze alfabetatzearen eremuko jarduerak.

    k) Lan munduan euskararen sustapena edota garapena helburu duten egitasmoak.

    l) Ikerketak, itzulpenak eta urtekariak.

    m) Dantza, ikus-entzunezkoak, antzerkigintza… sustatzea helburu duten egitasmoak edota euskalgintzarekin lotura zuzena ez dutenak.

    n) Bi hizkuntza ofizialetan egindako argitalpenak.

    ñ) Webguneak sortzeko eta elikatzeko egitasmoak.

    o) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatzen dituen diru-laguntza deialdien bitartez lehendik diruz lagundutako liburuen edizio berriak edota jokoen bertsio gaurkotuak.

     

  • Egitasmo orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izan behar du eta gutxieneko finantzaketa-maila propioa (aurrekontu osoaren %20).
  • Eskatzailea den entitate pribatuaren kapitala ezingo da gehiena publikoa izan, eta haren fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza ez da nagusiki publikoa izango.
  • Burutu nahi den egitasmoa egin ahal izateko jabetza intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabea da.
Aurrekontuko zuzkidura
50.000 euro
Prestazio ekonomikoa

- Defizitarioak diren egitasmoei bakarrik eman ahal izango zaie diru-laguntza, hots, aurreikusitako gastuak, eskatzaileak ezinbestean jarri beharreko finantzaketa propioarekin zein bestelako diru-laguntza publikoekin berdindu ezin dituzten egitasmoei. Ondorioz, defizitarioak ez diren egitasmoak kanpoan utziko dira.

- Egitasmo bakoitzari esleitutako diru-laguntza, gehienez ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutakoa bestekoa izango da. Edozein kasutan, gehienez ere, 30.000 eurokoa izango da eta, gutxienez, 2.000 eurokoa. Gutxieneko kopuru horretatik beherakorik ez da esleituko. Ondorioz, egoera horretan aurkitzen den egitasmoa ez da diruz lagunduko. Dena den, 75 puntutik gora lortzen dituzten egitasmoek, dagokien diru-laguntza jasoko dute, nahiz eta hori 2.000 euro baino txikiagoa izan. Nolanahi ere, Aginduaren 13.1 artikuluaren a) atalean zehaztutako irizpidean 28 puntu lortzen ez duen egitasmoak ez du, inondik inora, 20.000 eurotik gorako diru-laguntzarik jaso ahal izango.

- Diru-laguntza bateragarria da edozein erakunde publikok zein pribatuk xede berberaz eman ditzakeenekin, betiere gainfinantzaketarik ez bada. Salbuespen dira Aginduaren 5.2.b) eta 5.2.c) ataletan aipatzen direnak. Aginduaren epe-barrutia amaitu eta 21. artikuluan finkatutako justifikazioari ekin eta gero gainfinantzaketarik gertatu dela ikusten bada, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, betiere Aginduaren 19. artikuluan zehaztutako bideari jarraituz. Murrizketa hori gainfinantzaketa adinakoa izango da.

Ordainketa-modua:

Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren %65 ordainduko da Agindu honen 18. artikuluan aipatzen den epea bukatu ondoren.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako %35a ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean.

Deitzen duen erakundea
  • Eusko Jaurlaritza > Kultura eta Hizkuntza Politika
Ebazten duen erakundea
  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortu dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu behar duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Ekonomia Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabetekoa, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea (V. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea
1000704
Euskadi, auzolana