Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Euskal Girotze Barnetegiak. Itunpeko ikastetxeak (2017).

[EGB]

Hezkuntza

Argitaratze-data 2017/03/06
Aurre-eskabidea eta eskabidea Informazio gehiago

Eskabidea bi pausotan egingo da:

  1. Aurre-eskabidea: taldeen datuak bete, bidali eta aurre-eskabidearen zenbakia idatzi.
  2. Eskabidea: aurre-eskabidea bidali ondoren, eskabidea bete, sinatu eta bidali. Eskabidera sartzeko eta sinatzeko, identifikazio elektronikorako bitartekoa erabili behar duzu.

LABURPENA
Xedea

Etxeko eta kaleko erdal giroan bizi diren haurrei euskal giro aberats bat ezagutzeko eta, are gehiago, bertan euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea da, bizipen gogoangarri bat izateko aukera izan dezaten; honela ikasleen euskara ikasteko prozesuari eta hizkuntzarekin duten harreman afektiboari bultzada eragingarria eman diezaioten. Batez ere zera lortu nahi da: euskaraz lehen pausoak ematen ari diren ikasleei hizketan askatu ezin hori gaindiaraztea; euskaraz komunikatzeko gai direla konturaraziz beren buruekiko segurtasuna eta konfiantza sortzea, eta hitz-etorria indartzea. Beraz, barnetegien xede nagusia ikasleen hizkuntzaren erabilera eta haren aldeko motibazioa indartzeko ekintzak burutzea izango da.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta eta baimendua egotea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Itunpeko ikastetxea izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

*EU_Prestación en forma de servicios

Euskal Girotze Barnetegietan egonaldia egiteko txanden esleipena.

Aplikatu beharreko araudia
Araudia Deialdiaren araudia Triptikoa Deialdiaren araudia
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
Informazio gehigarria
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren Iragarki-taulan argitaratuko da, eta jakinarazi eta biharamunetik hasita izango du eragina.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea
0036605
Euskadi, auzolana