Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

2017ko udan eta 2017-2018 ikasturtean Irale programaren barnean Sailaz kanpoko eragileez bideratuko diren ekintzetan parte hartzeko deialdia.

[IRALE IKASKETA ELKARTEAK]

Hezkuntza

LABURPENA
Xedea

2017ko udan eta 2017/2018 ikasturtean eskola-orduez kanpo emango diren IRALE programako heziketako jarduera diruz lagunduak emateko baimena lortu nahi duten entitateei dei egitea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskaltegiak edo hizkuntza-trebakuntzako ikastetxeak Informazio xehatua
    1. HABEren Euskaltegien Erregistroan inskribatutako euskaltegiak, erregistro horretan beren datuak eguneratuta dituztenak.
    2. Unibertsitateak edo hizkuntza-aholkularitzako entitateak, nortasun juridiko propioa dutenak.

    Eskakizunak:
    • Euskaltegia edo autoikaskuntzarako zentroa legez eratuta dagoela edo euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta eta baimenduta egotea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Euskaltegiek Kulturako sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduan (EHAA, irailaren 10ekoa; akatsen zuzenketa, azaroaren 6ko EHAAn argitaratua) araututako erregistroan inskribatuta eta datuak eguneratuta egon beharko dute.
    • Unibertsitateek edo hizkuntza-aholkularitzako entitateek esperientzia izan beharko dute irakasleen hizkuntza-, soziolinguistika- edo glotodidaktika-prestakuntzaren arloan.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

    Hala ere uko egin ahalko dio bere baimena; kasu horretan eskatzaileak berak aurkeztu beharko ditu dagozkion agiriak.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

    Hala ere uko egin ahalko dio bere baimena; kasu horretan eskatzaileak berak aurkeztu beharko ditu dagozkion agiriak.

Aurrekontuko zuzkidura
800.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa
  1. 2017ko udan eta 2017/2018 ikasturteko lehen hiruhilekoan egiteko jarduerak, 550.000 euro.
  2. 2018ko urtarriletik ekainera egitekoak diren jarduerak, 250.000 euro, 2018ko ekitaldiko aurrekontuen kontura.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Jakinarazpenetarako datuak aldatzea

    Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Eskaera zuzendu

    Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, eskaeran atzera egin duzula pentsatuko da.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Eskabidea egiteko epea bukatu eta bi hilabetera, Hezkuntza sailburuordeak ebazpena emango du, deialdi honen xede diren jarduerak emateko baimena emateko edo ukatzeko. Ebazpen horretan, orobat, prozedurara onartu ez diren eskabideak ere adieraziko dira. Horretarako ezarritako epean ebazpen adierazirik eman ez bada, isiltasuna ezezkoa dela ulertuko da. Ebazpena banan-banaka jakinaraziko da Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taularen bidez, eta biharamunetik izango du jakinarazpen-eragina.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

     

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea
0034709
Euskadi, auzolana