Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

2.1 MULTZOA - 2016ko uztailaren 4tik 2016ko urriaren 31ra egiteko prestakuntza-jarduerak(PREST_GARA)

[PREST_GARA 2.1 MULTZOA]

Hezkuntza

Argitaratze-data 2015/03/10
Izapidetze elektronikoa Informazio gehiago

Aurten, izapidetzea elektronikoa bakarrik izango da.

LABURPENA
Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoan irakasleak prestatzeko lanetan ari diren edo horrelako lanetan aritzeko prest egongo liratekeen erakunde publiko eta pribatu legez eratutakoei dei egitea, unibertsitatez kanpoko Irakasleak Etengabe Prestatzeko Plana garatzeko proiektuak aurkez ditzaten, unibertsitateaz kanpoko Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Prest_Plana garatzeko Hezkuntza Sailarekin lankidetzan.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Federazioak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Irabazi asmorik gabeko erakundea izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Erakunde eskatzaileek zuzen eratuta eta inskribatuta eman beharko dute dagokien erregistroan, eta Ekonomia Jardueretan alta emanda egon beharko dute, prestakuntza-jarduerei dagokien epigrafean.
  • Elkarteak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Irabazi asmorik gabeko erakundea izatea
    • Erakunde eskatzaileek zuzen eratuta eta inskribatuta eman beharko dute dagokien erregistroan, eta Ekonomia Jardueretan alta emanda egon beharko dute, prestakuntza-jarduerei dagokien epigrafean.
  • Pertsona juridikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Erakunde eskatzaileek zuzen eratuta eta inskribatuta eman beharko dute dagokien erregistroan, eta Ekonomia Jardueretan alta emanda egon beharko dute, prestakuntza-jarduerei dagokien epigrafean.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Diru-laguntza hauek jasotzea eta xede bera duen beste edozein laguntza jasotzea ez dira bateragarriak, nahiz iturri publikoetatik nahiz pribatuetatik jaso laguntza.
  • Laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela, eta ez dagoela diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan jasotako egoeraren batean.
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.
Aurrekontuko zuzkidura
712.000,00 (euro)
Prestazio ekonomikoa

2.1.multzoa. 2017ko uztailaren 3tik 2017ko urriaren 31ra egiteko prestakuntza-jarduerak: 132.000€.

Ordainketa-modua:

Bi alditan:

a. Lehenengo aldian, diruz lagundutako guztiaren %60 ordainduko da, eta ordaindu ere ikastaroan onartutako eskabide guztiak kontuan hartuta prestakuntza-jarduera guztiak egin direla bermatzen denean.
b. Bigarren epean ordainduko da gainerako %40a, betiere, 2018an eta 15. artikuluan adierazitako dokumentazioa jaso eta gero.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Jarduera amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea

    Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Epea luzatzea

    Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egitea

    Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?

    Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.

    Zer gertatzen da nire eskubideekin?

    Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta sei hilabeteko epean.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

ZUZENEAN - Aurrez aurreko arreta

Ordutegia
Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte.
Urte osoan irekita abuztuan (8:00etatik 14:30ak arte), herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

Herritarren arretako bulegoak

Bilbao:
Gran Vía, 85
48011 Bilbao (Bizkaia)

Donostia-San Sebastián:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Vitoria-Gasteiz:
Ramiro Maeztu, 10 bajo
01008 Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava)

ZUZENEAN - Telefono bidezko arreta

012 telefonoa
Telefonoak artapenerako etenik gabeko ordutegia dauka, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:30ak arte.
Urte osoan irekita abuztuan (8:00etatik 14:30ak arte), herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

  • Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
  • Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
  • Atzerritik: 00 34 945 018000
Kodea
0254407
Euskadi, auzolana