Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Ulibarri Programa 2017-2018. Berriztapenak.

[ULIBARRI_JARRAI]

Deskribapena


Xedea

ULIBARRI programako ikastetxeen hizkuntza normalkuntzako proiektuek euskararen erabilera indartzea dute helburu nagusi.

Aurrekontuko zuzkidura

950.000,00 (euro)

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu eta/edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimendua egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ulibarri Programan dagoen ikastetxea izatea

Betekizun orokorrak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kodea

0173210

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena EHAAn argitaratuko da sei hilabeteko epean, Agindu hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Urteko plana


Ikasturteko plana 2017ko irailaren 1etik 30era bitartean egin beharko dute ikastetxeek. 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


2017-2018 ikasturteko memoria betetzeko epea 2018ko apirilaren 9tik maiatzaren 8ra bitartekoa izango da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Diagnosia eta hurrengo lau urteetarako proiektua


Proiektua aurkezteko epea 2018ko apirilaren 9tik maiatzaren 8ra izango da.

Beste tramite batzuk


Euskadi, auzolana