Hezkuntza Saila

Etengabeko Ikaskuntzako Programa


Programa honek Sokrates (Comenius, Erasmus eta Grundtvig) eta Leonardo da Vinci programak ordezkatu eta integratzen ditu. Izan ere, 2006.ean bukatu da programa horien bigarren fasea.

Etengabeko Ikaskuntzako Programak ezagutzaren gizarte aurreratu bat sortzeko laguntza eman nahi du, ondorengo ezaugarriak izango dituena: garapen ekonomiko iraunkorra, enplegurako aukera gehiago eta hobeak, gizarte-kohesio handiagoa eta etorkizuneko belaunaldientzat ingurumenaren babesa segurtatuko du. Parte hartzen duten herrialde europarretako hezkuntza- eta prestakuntza-sistemen arteko trukea, lankidetza eta mugikortasuna erraztea du programa honek helburu nagusia, munduan kalitateko erreferentzia bat bihur daitezen

Etengabeko Ikaskuntzako Azpiprogramak:
  • Comenius
    • Eskola-hezkuntza
  • Erasmus
    • Goi Mailako Hezkuntza eta hirugarren mailako Lanbide Heziketa
  • Leonardo da Vinci
    • Lanbide Heziketa (erdi mailakoa)langileak eta titulatudunak
  • Grundtvig
    • Helduen Hezkuntza
  • Zeharkako Programa
    • Berriztapen-politikak garatzea: ikasketa-bisitak hezkuntza-adituentzat
    • Hizkuntzen ikaskuntza
    • Edukiak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien bidez garatzea
    • Emaitzak hedatu eta ustiatzea
  • Juan Monet
    • Jean Monnet ekintza
    • Berariazko instituzio europarrentzako diru-laguntzak
    • Hezkuntzan eta prestakuntzan diharduten instituzio eta elkarte europarrentzako diru-laguntzak

 

 

Azken eguneratzea: 2007/03/23