Hezkuntza Saila

Zikloetara sarbide proba

Baldintza hauek bete behar dira heziketa-zikloetarako sarrera-proba bat egin ahal izateko

Erdi-mailako probak:

Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko, hamazazpi urte beteta eduki behar dira proba egiten den urtean.

Horretaz gain, 18 euro ordaindu behar dira azterketa egiteko eskubidea izateko. Hobari hauek izan daitezke:

  • % 50eko hobaria, kategoria arrunteko familia ugarietako kideek.
  • Ordaintzetik salbuetsita egongo dira:
    • Kategoria berezietako familia ugarietako kideak
    • Terrorismoaren Biktimentzako Laguntzak arautzen diren 214/2002 Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusten diren kasuetan daudenak

Izena ematen duten pertsonak dauden lekuak baino gehiago badira, azterketa nork egin dezakeen hautatzeko irizpideak aplikatuko dira

Goi-mailako probak:

Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko, hemeretzi urte beteta eduki behar dira proba egiten den urtean.

Horretaz gain, 18 euro ordaindu behar dira azterketa egiteko eskubidea izateko. Hobari hauek izan daitezke:

  • % 50eko hobaria, kategoria arrunteko familia ugarietako kideek.
  • Ordaintzetik salbuetsita egongo dira:
    • Kategoria berezietako familia ugarietako kideak
    • Terrorismoaren Biktimentzako Laguntzak arautzen diren 214/2002 Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusten diren kasuetan daudenak

Izena ematen duten pertsonak dauden lekuak baino gehiago badira, azterketa nork egin dezakeen hautatzeko irizpideak aplikatuko dira.

Sarrera-proba bat egiteko, ezingo da autonomia erkidego batean baino gehiagotan izen eman ikasturte berean

Azken eguneratzea: 2016/10/27