Hezkuntza Saila

Zikloetarako sarbide proba

INSKRIPZIOAK 2017

Izena emateko epea: 2017ko urtarrilaren 9tik 18a arte, biak barne.

Tokia: Lanbide Heziketako zentro hauetakoren batean

Hasiera batean, sarrera-probara onartutako pertsona bakoitzak matrikula egin duen zentro berean egingo du azterketa. Hezkuntza Administrazioak izena eman duten zenbait pertsonari esleitutako zentroa aldatu ahal izango du

Matrikula gauzatutzat joko da dagokion prezio publikoa ordaindu ondoren.  Azterketa-eskubideak gauzatzeko azken eguna 2017ko otsailaren 24a izango da. Azterketa-eskubideak ordaintzeko, argitaratuko den webgune batean ordainketa-gutuna deskargatuko da eta horrekin banku-bulego batean ordainduko da azterketa-eskubidea. Webgune berean izango da posible ONLINE ordainketa, interesatua nahi ezkero.

Izena eman unetik ziurtagiria eskuratu arte prozesu osoa pausoka

Pertsona berak ezin izango du ikasturte berean autonomia-erkidego batean baino gehiagotansarrera-probetan izena eman.

Probetara deitzen duen EBAZPENA (EHAA 2016/02/15)

Azken eguneratzea: 2016/11/04