Hezkuntza Saila

Zikloetarako sarbide proba

Prestakuntza-zikloetara sartzeko proba, urratsez urrats

  • 1.- Izen-ematea
    • Aurrez aurre egin behar da, prestakuntza-zentro hauetakoren batean
    • NANa eraman behar da, eta, ordainketa-salbuespenik edo probaren zatiren baten salbuespenik eskatuko bada, hori justifikatzeko agiriak aurkeztu beharko dira
    • Hasiera batean, sarrera-probara onartutako pertsona bakoitzak matrikula egin duen zentro berean egingo du azterketa. Zentro horrek berak ebatziko ditu salbuespenak, eta bertan aurkeztu beharko dira erreklamazioak. Hezkuntza Administrazioak izena eman duten zenbait pertsonari esleitutako zentroa aldatu ahal izango du
  • 2.- Onarpena
    • Sarrera-probarako plaza-kopurua mugatua da. Izena eman dutenen kopurua plaza-kopurua baino handiagoa bada, Hezkuntza Administrazioak zehaztuko du zeintzuk onartzen diren, eta zeintzuk baztertu, sartzeko AGINDUAN zehaztutako irizpideari jarraikiz.
    • Sarrera-probaren matrikula efektiboa izango da baldin eta pertsona onartua izan bada eta, gainera, dagokion prezio publikoa ordaindu badu
    • Ondorioz, onarpenak bi fase ditu:
      • I - Onarpena, plaza-kopuruaren arabera, eta azterketa-eskubideak ordaindu aurretik
      • II - Onarpena, azterketa-eskubideak ordaindu direla egiaztatu ondoren
  • 3.- AZTERKETA-ESKUBIDEEN ordainketa
    • Dauden plazetara onartu diren pertsonek epe bat izango dute adierazitako ordainketa egiteko; ordaindu ondoren baino ez dira joko benetan matrikulatutzat
    • Ordainketa egin daiteke ONLINE Hezkuntza Sailaren Proba eta Azterketen webgunean edo banku batean aipatutako webgunean Ordainketa-gutuna deskargatu ta gero.
    • Azterketa-eskubidea ordaindu ondoren, onartuen zerrenda argitaratuko da. Honako hauek jakinaraziko dira zerrendan: interesdun bakoitzaren salbuespenak zer zentrotan argitaratuko diren, interesdun bakoitzak azterketa non egin behar duen eta kalifikazioak non argitaratuko diren.
  • 4.- Salbuespenak
    • Zentro bakoitzak matrikulatuta daudenen artean probaren zati bat egitetik salbuetsita daudenen zerrenda argitaratuko du. Salbuespenen bat eskatu zutenek behin-behineko zerrendak egiaztatu behar dituzte, akatsik egon den ikusteko eta beren egoeraren berri izateko.
  • 5.- Azterketak
    • Matrikulatuta daudenen azken zerrendan adierazitako hezkuntza-zentroan egingo dira azterketak (azterketa-eskubideak ordaindu ondoren). Azterketaren egunak eta orduak berberak dira zentro guztietarako eta matrikulatuta dauden guztientzako.
  • 6.- Ziurtagiriak
    • Proba gainditzen dutenek ekainaren 1etik aurrera jaso ahal izango dute ziurtagiria, honela:
      • www.euskadi.eus webguneko «nire kudeaketak» ataletik deskargatuz
      • Azterketa egin zuen ikastetxean eskatuz

Prozesuko egutegi osoa

Azken eguneratzea: 2016/10/27