Hezkuntza Saila

Ingelesean murgiltzeko egonaldiak. Lehen Hezkuntzako 6. maila eta DBH-ko 2. maila

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak dituzten ikastetxe publikoei zuzenduta dago hizkuntzan murgiltzeko egonaldi-programa eta, berritasun gisa, deialdi honetan Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleak dituzten ikastetxe publikoak ere sartzen dira.

Programa honen helburua da ikasgelaz bestelako komunikazio-egoeretan ingelesa erabiltzen laguntzea eta, beraz, ohiko komunikazio-harremanetan ingelesa erabiltzeko aukera berriak sortzea. Programa hori ingelesean murgiltzeko egonaldiak dira, barnetegi-erregimenean eta 5 eguneko iraupenarekin (Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak eta Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleak).

2023-2024 ikasturtea

Deialdia

Xedea eta hartzaileak

Ikastetxe publikoetan matrikulatutako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzako 1.474 plaza eta DBH-ko 2. mailako ikasleentzako 2.075 plaza deitzea, ingelesez murgiltzeko egonaldietan parte hartzeko.

  • Jarduera gauzatzean, istripu-asegurua eta erantzukizun zibileko asegurua izango dute parte hartzaileek.
  • Lurralde historiko bakoitzaren matrikula hartuko da kontuan ikastetxe-kopurua lurraldeka banatzeko
  • Jarduera 2023ko abendua eta 2024ko apirila bitartean gauzatuko da Lehen Hezkuntzako 6. mailaren kasuan eta 2023 abendua eta 2024 maiatza bitartean gauzatuko da DBH-ko 2. mailaren kasuan. Ikasleak astebetez egongo dira barnetegian, astelehenetik ostiralera.
  • Ingeles hizkuntza ikasteko jardueren programak II. eranskinean jaso diren orientabide orokorrak bete beharko ditu.

Ezaugarriak

  • Parte hartu nahi duten ikastetxeek Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBH-ko 2. mailako gelak osorik aurkeztu beharko dituzte.
  • Ikastetxe bakoitzak izendatuko du ikasleak lagunduko dituen irakaslea edo irakasleak. Hala ere, irakasle kopurua Hezkuntzako Sailburuordearen ikasturte-hasierako Ebazpenean ezarritako ratioei jarraituz osatuko da. Irakasle laguntzaileek, ahal den neurrian, ingeles hizkuntza jakingo dute, murgiltze-programa egoki garatzeko beste.
  • Irakasle laguntzaileek taldeak jardueran egoki parte hartzen duela zaindu behar dute.

Epe-mugak

  • Eskaera: 2023/09/11- 2023/10/06 (biak barne).
  • Justifikazioa: Barnetegia amaitu eta hamabost egun igaro aurretik.
  • Eskabideak / Kontsultak: