Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Hezkuntza Berriztatzea
 

Aniztasunaren arretarekin loturiko programak

 

Kulturartekotasuna sustatzeko programak

 

Ikastetxe publikoak

Dotazioa ez da deialdiaren bitartez egingo. Honen ordez ikastetxe bakoitzeko egoera aztertuko da eta ikastetxeari dagokion irakasle kopurua LPZn barneratuko da

Itunpeko ikastetxeak

2017-2018

  • Agindua, 2017ko azaroaren 8koa, diru-laguntzetarako deia egiten da ikasle etorkinentzat kulturartekotasuna sustatzeko programak eta ikasle hasi berrien hizkuntza indartzeko programak garatzeko

    Onuradunak: Deialdi honen onuradun izan daitezke Lehen eta/edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan itundutako unitateak dituzten ikastetxe pribatuak, eta Oinarrizko Lanbide Heziketa garatzeko Hezkuntza Sailaren diru-laguntzak jasotzen dituzten ikastetxe pribatuak edo udal titulartasunekoak. Ikastetxe horiek guztiak Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar dute, eta 7. artikuluan deskribatzen diren jarduerak, diruz lagun daitezkeenak, egin behar dituzte

    Eskabideak aurkezteko epea: 2017ko azaroaren 29tik abenduaren 28ra, biak barne

  • Agindua, 2017ko azaroaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ohiz besteko diru-laguntzetarako deialdia egiten baita, aniztasunari babesa emateko berariazko programak gauzatze aldera.

    Onuradunak
    : Deialdi honen onuradun izan litezke Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako zenbait ikastetxe pribatu, baldin eta Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Oinarrizko Lanbide Heziketan itundutako unitateak badituzte.

    Berariazko baldintzak
    :

    2016-2017 ikasturtean, ikasle atzerritarren ehunekoa % 20 edo handiagoa izatea, aurreko paragrafoan jasotako maila batean edo batzuetan. Ehuneko hori dagokion mailako ikasleak kontuan harturik kalkulatuko da.
    2016-2017 ikasturtean, ikasle bekadunen ehunekoa % 60 edo handiagoa izatea, aurreko paragrafoan jasotako maila batean edo batzuetan. Ehuneko hori dagokion mailako ikasleak kontuan harturik kalkulatuko da.

    Eskabideak aurkezteko epea
    : 2017ko azaroaren 22tik abenduaren 14ra

2016-2017

  • Agindua, 2016ko urriaren 19koa, kulturartekotasuna sustatzeko programak, ikasle etorkini zuzendutakoak, eta ikasle sartu berrien artean hizkuntza indartzeko programak garatzeko diru-laguntzetarako deialdia egiteko dena.

    Onuradunak: Deialdi honen onuradun izan daiteke honako ikastetxe pribatuak: Lehen Hezkuntza, edo/eta Bigarren Hezkuntzak unitate itunduak dituztenak eta, halaber, udalaren titulartasuneko ikastetxe pribatuak, Oinarrizko Lanbide Heziketa ematearren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailetik diru-laguntzak jasotzen dituztenak, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturik badaude eta 7. artikuluan zehaztu jarduerak –diruz lagun daitezkeenak– burutzen badituzte.

    Eskabideak aurkezteko epea: 2016ko azaroaren 3tik abenduaren 2ra, biak barne

 

Euskadi, auzolana