Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Hezkuntza Berriztatzea
 

Esperientziak, proiektuak, programak > Beste esperientziak batzuk

 Eskolako Agenda 21

Ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa

Eskolako Agenda 21 programa ikastetxearen kalitaterako eta Iraunkortasunerako hezkuntza-programa bat da. Hezkuntza-komunitatearen partaidetzan dago oinarrituta, ikasleriari aparteko protagonismoa emanaz eta udalerriaren garapen iraunkorrean lagunduz. Gainera, Eskolako Agenda 21ek curriculuma berritzea dakar berarekin. Metodo eta edukiei buruzko alderdiak aztertu eta berritu beharko dira; ikasleak, bere mailan, beraren inguruneko ingurumen-arazoak ezagutu eta horietaz jabetu dadin, eta modu arduratsuan gizarte justuago eta ekologikoki iraunkorrago baten alde egiten lagunduko dion hezkuntza-praktika proposatzen du.

Deialdi honen helburua, hauxe da: ikastetxeetan iraunkortasunerako hezkuntzako berariazko proiektuei ekiteko, ikastetxeko hezkuntza– eta curriculum-proiektuetan nahiz gelatako programazioan ikuspegi hau sendotzeko asmoz, ikasleek edo hezkuntza-komunitateak garapen iraunkorrean konprometitzeko gaituko dituzten kontzientzia, gaitasuna, ezagupena eta balioak gara ditzaten.

 

Euskadi, auzolana