Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lanbide Heziketa
  4.  
  5. LH sistema
 

Lanbide Heziketako Egutegia

BERTARATZE modalitateko Lanbide Heziketan onartzeko eta matrikulatzeko egutegia (2017/18 ikasturtea)

Ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen direnek ekainaren 12tik uztailaren 3ra, biak barne, egin beharko dute matrikula.

Gainontzeko ikaslerientzat:

  • Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:
    • Ikastetxean bertan ekainaren 5etik ekainaren 16ra arte, biak barne.
    • ONLINE eskabideak, ekainaren 15era arte.
  • Eskatzailearen espediente akademikoa edota sarrera-proba gainditu izanaren ziurtagiria –proba hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko deialdian egin ez bada– aurkezteko: ekainaren 30era arte.
  • Behin-behineko zerrendak: uztailaren 6a.
  • Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 7ra arte, barne.
  • Behin betiko zerrendak: uztailaren 13a.
  • Onartutako ikasleen matrikula egiteko aldia: uztailaren 13ik 19ra, biak barne

 

IKASTETXE BATEAN EGINDAKO IZAPIDEAK BERTAKO IDAZKARITZA IREKITA DAGOEN ORDUTEGIAN EGIN BEHARKO DIRA.

Prozesuan onartutako ikasleek eta prozesu horretan parte hartu behar ez dutenek (maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleek) egutegian zehaztutako egunetan egin beharko dute matrikula. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da.

AGINDUA, 2017ko maiatzaren 5ekoa, honen bidez, 2017-2018ko LHn onartua izateko eta matrikula egiteko arautzen da.

URRUTIKO MODALITATE TELEMATIKOAN Heziketa Zikloetan onartzeko eta matrikulatzeko egutegia (2017/18 ikasturtea)

  • Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:
    Goi eta erdi mailako heziketa-zikloetako ikasketak urrunetik modu telematikoan ikasteko eskabideak egiteko eta dokumentazioa aurkezteko epea maiatzaren 29tik ekainaren 9ra bitartekoa (egun bi horiek barne) izango da ikasle berrientzat, eta ekainaren 19tik 23ra bitartekoa (egun bi horiek barne), berriz, 2016-2017 ikasturtean matrikulatutako ikasleentzat.
  • Eskatzailearen espediente akademikoa edota sarrera-proba gainditu izanaren ziurtagiria aurkezteko: ekainaren 9ko 14:00ak arte.
  • Eskabideak ONLINE egin daitezke.
  • Behin-behineko zerrendak: uztailak 3.
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak: uztailaren 3 eta 4a.
  • Behin-betiko zerrendak: uztailak 6.
  • Onartutako ikasleen matrikula egiteko aldia: uztailaren 7tik 13ra, biak barne.
  • 2. esleipeneko plazen behin betiko zerrenda: uztailak 17.
  • 2. esleipeneko ikasleen matrikula egiteko aldia: uztailaren 17tik 20ra, biak barne.

Prozesuan onartu direnek dagokien egutegian adierazitako egunetan formalizatu beharko dute matrikula. Matrikula gauzatutzat joko da dagokion prezio publikoa ordaindu ondoren.Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da. Esandako prezio publikoa ordaintzeko azken eguna 2017ko uztailaren 13a izango da.

 

PLAZA HUTSIK BETETZEKO APARTEKO EPEA (eskabidea egin eta uztailean sartzeko baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat)

  • Ikasketa-espedientea aurkezteko Urrutiko LH ikastetxean: uztailaren 17tik 28ra, biak barne.
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: irailak 5.
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak: irailaren 5 eta 6a.
  • Behin betiko zerrendak: irailaren 8a
  • Matrikula egiteko aparteko aldia: irailaren 8tik 13ra, biak barne

2017/18ko Lanbide Heziketarako Sarbide probak :

  • DEIALDIA (EHAA 2017ko azaroaren 14a) 
  • Izena emateko epea: 2018ko urtarrilaren 8tik 19ra, biak barne.
  • Izena emateko Ikastexeak
  • Onartuen behin-betiko zerrenda: otsailaren 23an (azterketa-eskubideak ordaindu aurrekoa)
  • Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna: martxoaren 2a
  • Onartuen behin-betiko zerrenda: martxoaren 9an
  • 1. azterketa: (Erdi Mailako hizkuntzalaritza, eta Goi Mailako zati komuna): apirilaren 25ean 16:00etan
  • 2. azterketa: (Erdi Mailako zati zientifiko-teknologikoa eta zati soziala eta Goi Mailako zati espezifikoa): apirilaren 26an 16:00etan
  • 2017/18ko sarbide probaren egutegi osoa

Proba libreak (2017/18 ikasturtea)

  • DEIALDIA (EHAA 2017ko abenduaren 13an).
  • Izena emateko epea: 2018ko martxoaren 5etik 16ra, biak barne.
  • Onartuen behin-behineko zerrenda: apirilaren 23an.
  • Onartuen behin-betiko zerrenda: maiatzaren 28an.
  • Azterketak: ekainaren 4tik 22ra bitartean (ikastetxe bakoitzak ezartzen duen egutegira egokituz)
  • Argibide gehiago: Sailaren web gunea

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana