Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lanbide Heziketa
  4.  
  5. LH sistema
 

LHko Moduluen Eskaintza Partziala

Zure kualifikazio-maila hobetu nahi baduzu eta erregimen arrunteko programazio-ordutegia bete ezin baduzu (matrikula ziklo osorako da) Heziketa-Zikloa moduluka (irakasgaiak) egiteko eta modulu horiek banan-banan ziurtatzeko aukera duzu, Eskaintza Partzialaren bitartez.

Zuzeneko modalitatea da, baina erabilitako denbora txikiagoa denez beste jarduerarekin bateragarri egin daiteke.

Matrikula normalean, ikasturtearen hasierarekin bat dator.

Eskaintza Partzial honen hartzaileak pertsona helduak, 18 urtetik gorakoak, eta eskatutako titulazioa eduki, edota Heziketa-Zikloetan sartzeko proba gainditu beharko dute, ikasi nahi d(ir)en modulua edo moduluak Erdi-Mailako edo Goi-Mailako Ziklo batekoak diren.

Lanbide-Modulu hori edo horiek gaindituz gero, ziurtagiri akademikoa eta lortutako konpetentziei gehitzeko akreditazio partziala lortuko dituzu.

Heziketa Zikloetako Eskaintza Partzialaren xehetasun guztiak AGINDUA, 2010/03/22koan arautzen dira.

Hurrengo estekan LHko Ikastetxe Publikoetako aurtengo ikasturteko Eskaintza Partziala begira dezakezu.

Eskaintza Partzialeko modalitatean emandako Lanbide Moduluak adierazten dira, Ikastetxea, Lanbide-Arloa, Zikloa, HLO edo HSOLO bada, Maila eta emandako Eredua adieraziz.

Taula lurralde historikotan zatituta dago.

Hurrengo estekan LHko Ikastetxe Pribatuetako aurtengo ikasturteko Eskaintza Partziala begira dezakezu.

Eskaintza Partzialeko modalitatean emandako Lanbide Moduluak adierazten dira, Ikastetxea, Lanbide-Arloa, Zikloa, HLO edo HSOLO bada, Maila eta emandako Eredua adieraziz.

Taula lurralde historikotan zatituta dago.

Azken aldaketako data: 2017/06/20
Euskadi, auzolana