Hezkuntza Saila

LANBIDE HEZIKETAKO HEZIKETA-ZIKLOETAKO PLAZAK ESLEITZEKO PROZESUA

Litekeena da ikastetxe bateko titulu-eskaera eta ikastetxe horretan libre dagoen plaza-kopurua bat ez etortzea. Hori dela eta, plazak esleitzeko prozedura bat ezarri da; ikasketa-espedientean oinarrituta dago eta segidan aipatzen diren pauso hauek jarraitu behar dira:

Azalpen honetan “Aukera” terminotzat ulertuko da “Lanbide Heziketako ziklo jakina”, “Ikastetxea” eta “Txanda” kontzeptuek batera adierazitakoa.

Gainera “Aukera” bakoitzean eskatzaileak hautatu ahal izango du zein hurrenkeratan hobesten dituen eskainitako plazen hizkuntza-ereduak, eta, gutxienez, horietako bat aukeratuko du.

  1. Eskatzaile bakoitzak Lanbide Heziketan ikasteko, eta horretarako onartutako egutegian (Egutegia 2016), hiru aukera adieraz ditzake.  Eskaria ezinbestean lehenengo aukerako ikastetxean aurkeztuko da. Lehen aukera horretan onartua ez bada, bigarrena hartuko da aintzat, eta hala badagokio, hirugarrena.
    Pertsonako eskabide bat baino ez da onartuko.
  2. Eskabidea egitean, interesatuak egin nahi dituen ikasketetarako aproposa den ikasketa-espedientea aurkeztu behar du (Lanbide Heziketarako sarbideko baldintzak). Eskaera egiterakoan ez badu egindako ikasketen batez besteko nota, gehigarrizko egunak izango ditu eskaera egindako ikastetxean entregatzeko (Egutegia 2016).
  3. Eskaerak honako irizpide hauen arabera barematzen dira:
  4. Helburu horretarako ezarritako aplikazio informatikoak plazak esleituko dizkie eskatzaileei, honako pauso hauei jarraituta:
    • Ikastetxe bakoitzeko eskaeren lehen aukerak berrikusten dira eta baremazioan ezarritako ordenaren arabera plaza esleitzen zaie. Titulu-txanda-eredu bateko plazak betetzen badira, bertan plaza lortu ez duten eskatzaileei bigarren aukera berrikusiko zaie.
    • Ikastetxe bakoitzeko 2. aukera guztiak berrikusten dira. Plaza librerik egonez gero, baremazioaren ordenari jarraituta emango dira plazak. Bigarren aukeran plazarik lortzen ez duenak 3. aukera izango du.
    • Ikastetxe bakoitzeko 3. aukera guztiak berrikusten dira. Plaza librerik egonez gero, baremazioaren ordenari jarraituta emango dira plazak.
  5. Eskatzaile bakoitzak plaza bat besterik ezin du lortu.
  6. Behin plazak esleituta eta izan litezkeen erreklamazioak erabakita, eskatzaile bakoitzak egokitutako plazan matrikula egiteko aldia izango du (Egutegia 2016). Ez badu adierazitako aldian egiten, plaza horren eta eskatutako gainerako aukeren eskubide guztiak galtzen ditu.
  7. Behin betiko matrikula gauzatuko da baldin eta taldea osatzeko gutxieneko pertsona-kopurua lortzen bada.

ARAUDIA:

Behin-betiko esleipena 2016

LANBIDE HEZIKETAKO ESKAINTZA (2016-17)

Azken eguneratzea: 2017/01/20