Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lanbide Heziketa
  4.  
  5. LH sistema
 

Lanbide Heziketarako sarbideko baldintzak

Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-ziklo batean sartzeko, baldintza hauek guztiak bete behar dira:

  1. Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
  2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
  3. Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.

Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko, baldintza hauetako bat bete beharko da:

  1. Gutxienez titulu hauetako bat izatea:
    1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua
    2. Oinarrizko lanbide-titulua.
    3. Batxilergoko-titulua.
    4. Unibertsitateko titulu bat.
    5. Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua.
  2. Gainditu izana:
    1. Hasierako Lanbide Kualifikazioaren Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana
    2. Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaro bat gainditu izana.
    3. Hezkuntza Administrazioak ezarritako irizpideen araberako sarbide-proba bat gainditu izana, edo hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
    4. Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen bi mailen multzoan gehienez ere bi ikasgai gainditu gabe dituela frogatzea
    5. Ertainen erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren mailagainditu izana
    6. Unibertsitate-orientazioko edo unibertsitate aurreko kurtsoa gainditu izana
    7. Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetatik 1963ko planeko hirugarren maila edo komunen bigarren maila esperimentala gainditu izana
    8. Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitateko bigarren maila gainditu izana

Gainera, erdi-mailako heziketa-zikloetarako plaza-eskaera eskaintza baino handiagoa bada, hezkuntza-administrazioek ikastetxean onartua izateko prozedurak ezarri ahalko dituzte.

Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko, baldintza hauetako bat bete beharko da:

  1. Gutxienez titulu hauetako bat izatea:
    1. Batxiler
    2. Lanbide-Heziketako teknikaria edo Goi teknikaria.
    3. Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB)
    4. Unibertsitateko titulu bat.
  2. Gainditua izatea
    1. Hezkuntza Administrazioak ezarritako irizpideen araberako sarbide-proba bat gainditu izana
    2. Hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana
    3. UZI edo PREU gainditu izana
    4. Batxilergo experimentalaren bigarren kurtsoa gainditu izana

Goi-mailako heziketa-zikloetarako plaza-eskaera eskaintza baino handiagoa bada, hezkuntza-administrazioek ikastetxean onartua izateko prozedurak ezarri ahalko dituzte.

Lanbide Heziketan onartua izateko, BBBko tituludunak sarbide zuzena du

LANBIDE-HEZIKETAKO TITULUEN KATALOGOA

Heziketa-ziklo bakoitzeko irakaskuntzen deskribapen zehatza dagokion lanbide-arloa kontsultatuta lor daiteke.

Azken eguneratzea: 2017/01/20
Euskadi, auzolana