Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lanbide Heziketa
  4.  
  5. LH sistema
 

Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzako KALITATE POLITIKA

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak kalitatea identifikatzen du jardunbide egokiarekin, herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuen etengabeko hobekuntzarekin, eta kudeaketa eta gobernuko prozesu eta sistemekin.

Kalitatearekiko eta etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoak pertsona guztiengan du eragina, horien jardun guztiengan. Hori lortzeko, baliabideak eta behar den formakuntza jartzen ditu pertsonal guztiak Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren esparruan era eraginkor batean lan egin dezaten.

Helburu nagusia da gure zerbitzuen eskakizun guztiak betetzea, eta gure lan-metodoak eta ezarritako helburuak lortzeko gure gaitasuna hobetzea.

Sailburuordetzako pertsonak ahalegindu egiten gara modu egokian, eraginkortasunez, arauz eta arin gure programen eta zerbitzuen onuradunen, erakundeen eta gainerako alde interesdunen beharrei eta itxaropenei erantzuten, errespetuzko eta konfiantzazko giroan lankidetzen arituz.

Kalitatearen helburuak

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sistemaren kalitate-helburuak prozesuan adierazitako helburu guztiak dira, zerbitzuen eskakizunei eta prozesuetan ezarritako aupadei dagokienez.

Apirilak 2011

Euskadi, auzolana