LHko Sarbideko Baldintzak
1.- Oinarrizko Mailako Heziketa Zikloa
Baldintza hauek guztiak bete behar dira:
- Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren ikasturtea edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren ikasturtea eginda izatea.
- Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.
2.- Hiru urterako prestakuntza-ibilbidea duten Oinarrizko Mailako Heziketa Zikloak, hezkuntza-premia bereziak dituzten eta aldi berean baldintza hauek guztiak betetzen dituzten ikasleentzat:
- Hezkuntza Saileko Hezkuntza Laguntzako Premia Bereziak (HLPB) dituztenen Erregistroan sartuta egotea.
- Gutxienez, DBHko 2. maila egin izana.
- Tutorearen orientazio-aholkua ikasleak 3 urteko ibilbideko Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat egin dezala izatea, betiere irakasleek proposatu eta orientatzaileek babestu badute aholku hori.
3.- Hiru urterako prestakuntza-ibilbidea duten Oinarrizko Mailako Heziketa Zikloak, izena ematen duten urte naturalean 17 urte edo gehiago beteta izanik baldintza hauek guztiak ere betetzen dituztenentzat:
- 17 urte edo gehiago izatea.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin ez izana.
Baldintza hauetako bat bete beharko da:
- Gutxienez titulu hauetako bat izatea:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua.
- Oinarrizko lanbide-titulua.
- Batxilergoko titulua.
- Unibertsitateko titulua.
- Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua.
- Gainditu izana:
- Hasierako Lanbide Kualifikazioaren Programa baten derrigorrezko moduluak.
- Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan Erdi-Mailako Heziketa-Zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaro bat.
- Erdi- edo Goi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko proba edo hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.
- Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen bi mailen multzoan gehienez ere bi ikasgai gainditu gabe.
- Ertainen erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren maila.
- Unibertsitate-orientazioko edo unibertsitate aurreko kurtsoa.
- Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetatik 1963ko planeko hirugarren maila edo komunen bigarren maila esperimentala.
Gainera, Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetarako plaza-eskaera eskaintza baino handiagoa bada, Hezkuntza-Administrazioek ikastetxean Onarpeneko Kupo eta Lehentasunak ezarri ahalko dituzte.
Baldintza hauetako bat bete beharko da:
- Gutxienez titulu hauetako bat izatea:
- Batxilergoko titulua.
- Unibertsitateko titulua.
- Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari edo Teknikari Espezialista titulua.
- Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) titulua.
- Gainditu izana:
- Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitateko bigarren maila.
- Goi- Mailako Heziketa- Zikloetara sartzeko proba.
- Hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.
- UZI edo PREU.
Goi-Mailako Heziketa-Zikloetarako plaza-eskaera eskaintza baino handiagoa bada, Hezkuntza-Administrazioek ikastetxean Onarpeneko Kupo eta Lehentasunak ezarri ahalko dituzte.
Azken aldaketako data: