Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lanbide Heziketa
  4.  
  5. LH sistema
 

LHko Tituluak Eskuratzeko Proba Libreak

Hezkuntza-Sistemako Lanbide-Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen dekretuak xedatzen du Teknikari eta Goi-Teknikari Tituluak lortzeko proben oinarrizko baldintzak eta proba horietan parte hartzeko betekizunak 2008/06/19ko AGINDUA Proben Deialdia, Lanbide Heziketako Zuzendaritzaren Ebazpenak arautuko du.

Teknikari eta Goi-Teknikari Tituluak eskuratzeko proba libreak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxeetan egingo dira, baimenduta dituzten Heziketa-Zikloetan, eta betiere, erregimen arruntean matrikulatutako ikasleak badituzte lehen nahiz bigarren mailan. Salbuespen modura, Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzak hezkuntza-administrazioaren menpeko ikastetxe batzuk berariaz gaitu ahal izango ditu proba libreak egiteko.

2017ko ikasturterako probeen deialdia, 2016/11/04ko EBAZPENA, argitaratu zen EHAAn.

Heziketa-Zikloek dituzten modulu profesional bakoitzerako proba bat egingo da, Proiektuko eta Lantokiko Prestakuntzako moduluetarako izan ezik. Azken hori presentziazkoa izango da beti.

Proben edukiak Heziketa-Zikloetako curriculumekoak eta kasuan kasuko Gaitasun-Unitateetakoak izango dira.

Matrikula 2017ko martxoaren 6tik 17ra bitartean egin beharko da, bi egun horiek barne.

Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna 2017ko apirilaren 7a izango da.

2017ko apirilaren 24an, ikastetxeko iragarki-taulan jarriko da ikusgai tasa ordaindu duten pertsonen zerrenda. Zerrenda horretan egon litezkeen akatsak zuzentzeko, epe bat irekiko da kaltetuek erreklamazioak jar ditzaten, eta epe hori maiatzaren 9an amaituko da. Maiatzaren 22an jarriko da ikusgai matrikulatu eta azterketa egiteko eskubidea ordaindu duten eta probetara aurkez daitezkeen pertsonen behin betiko zerrenda

Probak ekainaren 5tik 23era bitartean egin ahal izango dira, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen egutegira egokituz.

Izena ematen dutenei aplikagarri izango zaie indarreko legedian modulu profesionalen baliozkotzeari buruz ezarritakoa eta Lantokiko Prestakuntzako modulutik salbuesteari buruz ezarritakoa.

Baliozkotzeko eta/edo salbuesteko eskabideak egiteko, aldez aurretik matrikulatu beharko da kasu guztietan, eta eskabide hori matrikula formalizatzean egingo da eta honekin batera dokumentazioa aurkeztu beharko da.

  1. Adineko betekizunak

    • Teknikari Titulua lortzeko: 18 urte aurten beteak
    • Goi-Teknikari Titulua lortzeko: 20 urte (edo 19 Teknikari Titulua dutenek)
  2. Ikasketa betekizunak

    • Teknikari Titulua lortzeko (hauetako baten bat)
      • Bigarren Hezkuntza edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua izatea
      • Teknikari edo Teknikari Laguntzaile Titulua izatea
      • BBBko edo IEEko 2.maila gainditu izana
      • Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoko 1963ko planeko ikasketen hirugarren maila gainditu izana, edo komunetako bigarren maila esperimentala
      • Ikasketa-ondorioetarako goikoen baliokidetzat jo den beste ikasketaren bat gainditu izana
      • Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko probak gainditu izana
      • Hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana
    • Goi-Teknikari Titulua lortzeko (hauetako baten bat)
      • Batxilergoko Titulua izatea
      • Teknikari Espezialista edo Goi-Teknikari Titulua izatea
      • Batxilergo Esperimentaleko bigarren maila gainditu izana
      • UBI edo Unibertsitate Aurrekoa gainditu izana
      • Unibertsitate titulu bat edo pareko bat izatea
      • Goi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko probak gainditu izana
      • Hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana.
  3. Besteak

    • LOGSE Titulu batean matrikulatzeko: Aldez aurretik matrikulatuta egon diren ikasleentzat dira proba hauek, edo, bestela, aldez aurretik titulua lortzeko probetara aurkeztu direnentzat
    • LOE Titulu batean matrikulatzeko (hauetako baten bat):
      • Aldez aurretik matrikulatuta egon eta aurrez aurreko erregimeneko deialdi-kopurua agortu dutenak.
      • Egin ahal izateko eskakizunak betez, uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako proben bidez gutxienez lanbide-kualifikazio bat egiaztatu dutenak (errege-dekretu horren bitartez, laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak aitortzen dira).

Egun gure Erkidegoan Lanbide Heziketako hainbat Titulu Hezkuntzako Lege Organikoan (LOE) dute babes; beste batzuek, berriz, Titulu LOGSEk babesten ditu. Eta azken hauen artean bereizi behar ditugu aurrez aurre eskainitako tituluak eta iraungitzeko bidean daudenak

LOE Tituluak

Aldez aurretik matrikulatuta egon diren eta aurrez aurreko erregimeneko deialdi-kopurua agortu duten ikasleentzat dira proba hauek. Horretaz gain baldintza akademikoak eta adinari dagozkionak bete beharko dituzte.

Hurrengo estekan agertzen da proba libreetarako LOE Tituluen zerrenda

Aurrez aurre eskainitako LOGSE Tituluak

Aldez aurretik matrikulatuta egon diren ikasleentzat dira proba hauek, edo, bestela, aldez aurretik titulua lortzeko probetara aurkeztu direnentzat. Horretaz gain baldintza akademikoak eta adinari dagozkionak bete beharko dituzte.

Hurrengo estekan agertzen da aurrez aurre eskainitako LOGSE Tituluen zerrenda

Iraungitzeko bidean dauden LOGSE Tituluak

Titulu hauek aurki desagertu egingo dira. Deialdi hau azken edo azken aurreko aukera izan ahal da proba libreetara aurkezteko titulua lortzeko. Aurrez aurre eskainitako LOGSE Titulua lortzeko baldintza berberak dira aplikatzekoak kasu honetan.

Hurrengo esteketan egoera hauek agertzen dira:

Azken deialdi librea geratzen deneko LOGSEko Tituluen zerrenda

Azken bi deialdi libre geratzen direneko LOGSEko Tituluen zerrenda

Lantokiko Prestakuntzako modulurako presentziazkoa izango da.

Lantokiko Prestakuntzako modulua Heziketa-Zikloko gainerako modulu profesionalak bukatu ondoren egin beharko da -hala dagokionean, proiektuarena izan ezik-, eta kasuan kasuko curriculumean adierazitako iraupena izango du.

Modulu honetan izena emateko matrikularen epea eta presentziazko ikasleentzakoa berbera izango dira. Hala ere, horretarako behar den dokumentazioa erakutsiz salbuespena eskatzen duten ikasleak, proba libreetarako deialdiak, urtero ezartzen duen aldian matrikulatu ahal izango dira lanbide-modulu honetan.

Presentziazko ikasleentzat aurreikusitako aldi berean egingo dute matrikulatutako ikasleek Lantokiko Prestakuntzako modulua, eta ikasle horiek jasotzen duten tratamendu bera jasoko dute jarraipenean, ebaluazioan eta kalifikazioan. Hala ere, Lantokiko Prestakuntzako modulua egiteko nahiko ikaslek eman badute izena, beste talde bat antolatu ahalko da prestakuntza beste aldi batean egiteko.

Deialdian adierazitako probak bukatzean Heziketa-Ziklo jakin bateko modulu profesional guztiak gainditu dituztenek kasuan kasuko titulua eskatu ahalko dute.

Dena den, 32/2008 DEKRETUko 11. artikuluan zehazten den eskaintzan ikasi dutenak proba hauetan matrikulatu eta aurkeztu badira, titulua eskatu baino lehen, egiaztatu egin beharko dute 2008/06/19ko AGINDUko 3. artikuluan ezarritako ikasketa-betekizunak betetzen dituztela.

Euskadi, auzolana