Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lanbide Heziketa
  4.  
  5. LH sistema
 

Heziketa-Zikloetarako Sarbide Probak

Lanbide Heziketako Heziketa-Zikloetarako sarrera arautzen duen 2016/02/11ko AGINDUAk xedatzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Heziketa-Zikloetara sartzeko probak egiteko deialdia egingo duela gutxienez urtean behin, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik heziketa-ziklo horietara zuzenean sartu ezin direnei aukera bat emateko. 2017-2018 ikasturteko deialdia 2017/11/14ko EBAZPENA da.

Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetako sarrera-proben helburua da egiaztatzea ikasketa horiek probetxuz egin ahal izateko beharrezko ezagutza eta gaitasunak badituztela.

Goi-Mailako Heziketa-Zikloetako sarrera-proben helburua da egiaztatzea izangaiak baduela Batxilergoko helburuek eskatzen duten behar beste heldutasun eta egin nahi duen ziklorako beharko dituen berariazko ezagutzak ere badituela.

Hezkuntza Administrazioak Heziketa-Ziklo eta ikasturte bakoitzean guztira eskaintzen diren plazen ehuneko jakin bat gorde dezake, sarrera-probak gainditu dituzten ikasleentzat.

Probak euskaraz nahiz gaztelaniaz egin daitezke, eta ikasleek hautatuko dute zer hizkuntzatan egin nahi duten.

Heziketa-Zikloetara sartzeko sarrera-proba gainditzen bada, Estatuaren lurralde osoan izango du balioa.

Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzak, Lanbide-Heziketako Erdi-Mailako eta Goi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko proben deialdia egiten duen ebazpenaren bidez, proba horietarako onarpen-prozedurak aplika ditzake, eskaria eskaintza baino handiagoa bada.

Onarpen-prozedura horretan, hemen adierazten den lehentasun-ordenaren arabera, balioespen-irizpide hauek erabiliko dira:

  1. Sarrera-probaren atalen bat gaindituta edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta nota hori gordetzen den aldiaren barruan egotea.
  2. Bizitokia Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  3. Erabakitzen den ausazko irizpidea.

Sarrera-proba bat egiteko, ezingo da Autonomia Erkidego batean baino gehiagotan izena eman ikasturte berean.

Izena ematen duten pertsonak dauden lekuak baino gehiago badira, azterketa nork egin dezakeen hautatzeko irizpideak aplikatuko dira.

18 euro ordaindu behar dira azterketa egiteko eskubidea izateko. Hobari hauek izan daitezke:

  • % 50eko hobaria, kategoria arrunteko familia ugarietako kideek.
  • Ordaintzetik salbuetsita egongo dira:
       * Kategoria berezietako familia ugarietako kideak.
       * Terrorismoaren Biktimentzako Laguntzak arautzen diren 214/2002 Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusten diren kasuetan daudenak.

Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko, hamazazpi urte beteta eduki behar dira proba egiten den urtean.

Goi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko, hemeretzi urte beteta eduki behar dira proba egiten den urtean.

Probak gainditu dituzten baina lortutako kalifikazioak hobetu nahi dituzten ikasleek berriz egin ahal izango dituzte probok, aurreragoko deialdi batean.

2017-2018 IKASTURTEKO SARBIDE PROBEN EGUTEGIA

Deialda: 2017/11/14ko EBAZPENA

IZENA EMATEA

  • 2018ko urtarrilaren 8tik 19ra bitartean, biak barne

ONARTUEN ZERRENDA

  • Onartutakoen behin-behineko zerrenda: 2018ko urtarrilaren 29an
  • Onartuen zerrendaren aurka egindako erreklamazioak: 2018ko urtarrilaren 30a eta otsailaren 14a bitartean
  • Onartutakoen behin betiko zerrenda: 2018ko otsailaren 23an

AZTERKETA-ESKUBIDEAK ORDAINTZEKO EPEA

PROBA EGITEKO ONARTUTAKOEN BEHIN BETIKO ZERRENDA, AZTERKETA-ESKUBIDEAK ORDAINDU ONDORENGOA,ETA AZTERKETAK EGITEKO IKASTETXEAK

  • 2018ko martxoaren 9an

SALBUESPENAK

  • Salbuespenen behin-behineko zerrendak: 2018ko martxoaren 16ean
  • Salbuespenen behin-behineko zerrendako erreklamazioak: martxoaren 16a eta apirilaren 17a bitartean
  • Salbuespenen behin-betiko zerrendak: 2018ko apirilaren 20an, 12:00etan

PROBEN EGUTEGIA (Pertsona bakoitzak esleitutako Azterketa Ikastetxean, 2018ko  martxoaren 9an argitaratuko da)

  • Apirilaren 25a, 16:00ak
    * Erdi-mailako H.Z: Hizkuntzalaritza
    * Goi-mailako H.Z: Zati Komuna
  • Apirilaren 26a, 16:00ak
    * Erdi-mailako H.Z: Zientifiko Teknologiko eta Soziala
    * Goi-mailako H.Z: Zati Espezifikoa

KALIFIKAZIOAK

  • Behin-behinekoak: 2018ko maiatzaren 11an, 12:00etan.
  • Erreklamazioak: 2018ko maiatzaren 25ko 13:00ak arte.
  • Egindako erreklamazioen ebazpena: 2018ko maiatzaren 31an, 11:00etan
  • Ziurtagiriak eskuratzea: 2018ko ekainaren 4tik aurrera

2017-2018 IKASTURTEKO INSKRIPZIOAK

Izena emateko epea: 2018ko urtarrilaren 8tik 19a arte, biak barne.

Tokia: Lanbide Heziketako Zentro hauetakoren batean.

Hasiera batean, sarrera-probara onartutako pertsona bakoitzak matrikula egin duen zentro berean egingo du azterketa. Hezkuntza Administrazioak izena eman duten zenbait pertsonari esleitutako zentroa aldatu ahal izango du.

Matrikula gauzatutzat joko da dagokion prezio publikoa ordaindu ondoren. Azterketa-eskubideak gauzatzeko azken eguna 2018ko martxoaren 2a izango da. Azterketa-eskubideak ordaintzeko, argitaratuko den webgune batean ordainketa-gutuna deskargatuko da eta horrekin banku-bulego batean ordainduko da azterketa-eskubidea. Webgune berean izango da posible ONLINE ordainketa, interesatua nahi ezkero.

Pertsona berak ezin izango du ikasturte berean autonomia-erkidego batean baino gehiagotansarrera-probetan izena eman.

  1. Izen-Ematea
    • Aurrez aurre egin behar da, Lanbide Heziketako Zentro hauetakoren batean.
    • NANa eraman behar da, eta, ordainketa-salbuespenik edo probaren zatiren baten salbuespenik eskatuko bada, hori justifikatzeko agiriak aurkeztu beharko dira.
    • Hasiera batean, sarrera-probara onartutako pertsona bakoitzak matrikula egin duen zentro berean egingo du azterketa. Zentro horrek berak ebatziko ditu salbuespenak, eta bertan aurkeztu beharko dira erreklamazioak. Hezkuntza Administrazioak izena eman duten zenbait pertsonari esleitutako zentroa aldatu ahal izango du.
  2. Onarpena
    • Sarbide-probarako plaza-kopurua mugatua da. Izena eman dutenen kopurua plaza-kopurua baino handiagoa bada, Hezkuntza Administrazioak zehaztuko du zeintzuk onartzen diren, eta zeintzuk baztertu, sartzeko 2016/10/17ko EBAZPENA zehaztutako irizpideari jarraikiz.
    • Sarrera-probaren matrikula efektiboa izango da baldin eta pertsona onartua izan bada eta, gainera, dagokion prezio publikoa ordaindu badu.
    • Ondorioz, onarpenak bi fase ditu:
      1. Onarpena, plaza-kopuruaren arabera, eta azterketa-eskubideak ordaindu aurretik.
      2. Onarpena, azterketa-eskubideak ordaindu direla egiaztatu ondoren.
  3. Azterketa-Eskubideen Ordainketa
    • Dauden plazetara onartu diren pertsonek epe bat izango dute adierazitako ordainketa egiteko; ordaindu ondoren baino ez dira joko benetan matrikulatutzat.
    • Ordainketa egin daiteke ONLINE Hezkuntza Sailaren Proba eta Azterketen webgunean, edo banku batean aipatutako webgunean Ordainketa-gutuna deskargatu ta gero esteka honetan.
    • Azterketa-eskubidea ordaindu ondoren, onartuen zerrenda argitaratuko da. Honako hauek jakinaraziko dira zerrendan: interesdun bakoitzaren salbuespenak zer zentrotan argitaratuko diren, interesdun bakoitzak azterketa non egin behar duen eta kalifikazioak non argitaratuko diren.
  4. Salbuespenak
    • Zentro bakoitzak matrikulatuta daudenen artean probaren zati bat egitetik salbuetsita daudenen zerrenda argitaratuko du. Salbuespenen bat eskatu zutenek behin-behineko zerrendak egiaztatu behar dituzte, akatsik egon den ikusteko eta beren egoeraren berri izateko.
  5. Azterketak
    • Matrikulatuta daudenen azken zerrendan adierazitako hezkuntza-zentroan egingo dira azterketak (azterketa-eskubideak ordaindu ondoren). Azterketen egunak eta orduak berberak dira zentro guztietarako eta matrikulatuta dauden guztientzako, "Egutegia" atalean kontsulta daitezke.
  6. Ziurtagiriak
    • Proba gainditzen dutenek ekainaren 4tik aurrera jaso ahal izango dute ziurtagiria, honela:
      * www.euskadi.eus webguneko egoitza elektronikoako «nire kudeaketak» ataletik deskargatuz.
      * Azterketa egin zuen ikastetxean eskatuz.

Informaziorik ez dago.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana