Hezkuntza Saila

Goi-Mailako Heziketa-Zikloak Sarbide Probarako Salbuespenak

PROBA OSOA EGITETIK SALBUETSITA

 • Hogeita bost urtetik gorakoentzako Unibertsitatera sartzeko proba gaindituta dutenak.


ARLO KOMUNA EGITETIK SALBUETSITA

 • Beste aukera bateko sarrera-proba gaindituta dutenak.


BERARIAZKO ARLOA EGITETIK SALBUETSITA

 • Bigarren edo goragoko gaitasun-maila baten Profesionaltasun-Ziurtagiria dutenak, egin den aukeraren barruko gai-multzoren batean.

 • Egindako aukeraren barruan sartutako gai-multzoren batekin erlazionatutako lan-esperientzia dutenak baldin eta, gutxienez, lan-jardun osoan aritu badira urtebetez.

 • Egindako aukerarekin erlazionatutako Goi-Mailako Heziketa-Ziklo bateko gaitasun-unitatearekin erlazionatutako bi modulu gainditu dituztenak.

 

Hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu eta Goi-Mailako Heziketa-Ziklo bat egin nahi dutenak, salbuetsita baitaude zikloetarako sarrera-probak egitetik; horrenbestez, zuzenean egin dezakete heziketa-ziklo baterako matrikula, egoera hori egiaztatzen badute, azterketarik egin beharrik gabe. Ikasleak onartzeko prozesuaren ondorioetarako, zikloetara sartzeko probatik datozenentzat gordetako txandara pasako dira, unibertsitatera sartzeko proban ageri den kalifikazioa dutela.

Azken aldaketako data: