Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ikasleak
 

Unibertsitatekok ez diren atzerriko ikasketen edo tituluen homologazioak edo baliokidetasunak

 

Gehien egiten diren galderak

 

Nork eskatu dezake bere atzerriko ikasketen homologazioa?

Euskal Autonomi Erkidegoan bizi direnak. Horretarako, EAEko udaleko errolda-agiria aurkeztea derrigorrezkoa da.

 

Nola jakin dezaket nire ikasketek zer baliokidetasun duten espainiako hezkuntza-sistemakoekin?

Zure ikasketek (amaituta eta gaindituta) gure hezkuntza-sistemakoekin zer baliokidetasun duten jakiteko, sartu ikasketak egin dituzun herrialdera, eta ikusi Ikasketen baliokidetasun-taula, herrialdeka.

Zure ikasketak ez badira agertzen baliokidetzen-taulan, ikasketak egin dituzun herrialdean galdetu behar duzu horiek zer baliokidetasun duten taulan agertzen direnekin.

Ikasketak gauzatu dituzun herrialdea ez bada baliokidetasun-taulan agertzen, informazio-puntuetan kontsulta egin behar duzu horiek zerbitzu zentraletara igortzeko.

Dokumentazioa legeztatzearekin (Hagako Oharra edo bide diplomatikotik legeztatzea) eta itzultzearekin lotutako eskakizunei buruzko informazioa jasotzen du herrialde bakoitzeko baliokidetasun-taulak.

 

Zer dokumentazio aurkeztu behar dut?

Behin zure ikasketek gure hezkuntza-sisteman zer baliokidetasun duten dakizunean, sartu Oinarrizko informazio gidan homologazio-eskabidearekin batera zer informazio aurkeztu beharko duzun jakiteko.

 

Zer egin behar dut zer dokumentazio aurkeztu behar dudan dakidanean?

Zer dokumentu aurkeztu behar dituzun argitutakoan, eskatu ikasketak gauzatu dituzun herrialdean egindako ikastaroen ziurtagiri akademiko ofizialak (landutako ikasgaiak, kalifikazioak eta urte akademikoak) eta tituluak, diplomak edo titulua eman denaren ziurtagiri ofizialak.

Gogoan hartu legeztatzeko (Hagako Oharra, bide diplomatikoa) eta itzultzeko eskakizunak bete behar dituela, hala dagokionean, aurkeztu behar duzun dokumentazio guztiak.

 

Nola egingo dut nire ikasketak homologatzeko eskaera?

• Bete eskabide-orriko datu guztiak - Atzerrian egindako unibertsitatez kanpoko homologazioa eta baliokidetasunaren eskabide-eredua

• Aurkeztu horrekin batera jatorrizko dokumentu guztiak eta haien kopiak

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztu aurretik, ziurtatu hori behar bezala beteta dagoela, behar diren dokumentu guztiak barne hartzen dituela, eta baldintza guztiak betetzen dituela. Oro har, EZ da osatu gabeko eskabiderik onartuko, hau da, derrigorrezko dokumentu guztiak biltzen ez dituenik (ziurtagiri akademikoak, tituluak...) edo derrigorrezko baldintzak betetzen ez dituenik (legeztatuta eta itzulita egotea)

 

Tasarik ordaindu behar dut ikasketak homologatzeko eskatzearren?

Bai, tasa ordaindu beharko duzu eskabidea egin baino lehenago.

 

Zelan justifikatu behar dut tasa ordaindu dudala?

Dokumentazioa aurkezten duzunean, aurkeztu beharko duzu:

1. Tasak ordaintzeko orria aipatutako dokumentua behar den osatuta. Dokumentu hori Erakunde hartzailearen sigilua eta sinadura izan beharko ditu.

2. Bankuko ordainagiria; bertan, azaldu beharko dira:

- Homologazio-eskatzailearen izen-abizenak

- Zein kontzeptu ordaindu den

 

Non eta noiz jasoko dut homologazio-egiaztagiria?

Eskabideak aldeko estimazioa jasotzen badu, homologazio-egiaztagiri bat emango dizugu.

Horrela bada, zure egiaztagiria eskabide orrian agertzen den helbidera igorriko dizugu. Hori horrela, oso garrantzitsua da helbidez aldatuz gero guri jakinaraztea.

Oharrak: Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edozein mailatan sartzeko ez dago atzerriko ikasketak baliozkotu beharrik.

 

Zer egin dezaket homologazio-egiaztagiria galdu badut?

Bere garaian eman genizun egiaztagiria galdu baduzu, sakatu Ziurtagiri eskaera, galdu izanagatik aukeran, bete eskabide-orria, gehitu behar den dokumentazioa, eta entrega ezazu informazioko eta eskabideak jasotzeko tokietan. Ziurtagiri bat emango dizute, eta hori nola jaso behar duzun jakinaraziko.

 

Informazioa, eskabideen aurkezpena eta dokumentazioa

Zuzeneanen bulegoetan:

  • Zuzenean Araba/ Álava
    Ramiro Maeztu, 10
    01008 Vitoria-Gasteiz
  • Zuzenean Bizkaia
    Nagusia, 85
    48011 Bilbo

  • Zuzenean Gipuzkoa
    Andia, 13
    20004 Donostia-San Sebastián

 

 

Compromiso con las personas