Hezkuntza Saila

Unibertsitateko eta beste goi-mailako ikasketa batzuk egiteko bekak

2023-2024 ikasturtea

  • Deialdia (leiho berri batean irekitzen da) (EHAA, 2023-06-29)
  • Eskabidea eskuratzea (leiho berri batean irekitzen da)

    Nabigatzaile hauekin bakarrik sar daiteke: Firefox, Google Chrome, y Microsoft Edge. Izapideak egiteko mugikorrarekin ez sartzea gomendatzen da.

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko ekainaren 30etik irailaren 15eko 23:59ak arte.

    Salbuespena: eskatzaileek matrikula egiteko epea 2023ko irailaren 15a baino geroago hasten den ikasketak egiten badituzte, beka-eskaera matrikula egin eta hurrengo 5 egun baliodunetan egin ahal izango da. Inola ere ez dira onartuko beka-eskaerak 2023ko abenduaren 31tik aurrera.

  • Behin-behineko proposamena ez da behin betikoa, ebazpena argitaratu arte.
  • Beka guztiak ez dira batera ebazten, ikasturtean zehar hainbat proposamen argitaratzen baitira. Proposamen bakoitzean sartutako pertsonek aldez aurretik abisu-SMS bat eta mezu elektroniko bat jasoko dituzte. Zure izena zerrendan ez badago, zure beka oraindik aztertzen ari dela esan nahi du, eta hurrengo argitalpenetara arte itxaron beharko duzu.
  • Proposamena kontsultatzeko (emandako zenbatekoak edo ukatzeko arrazoiak), ziurtagiri digital baliodun batekin sartu behar da beka-eskaerara.
  • Proposamenarekin ados bazaude, gomendagarria da onartzea, baina hori egin aurretik, ondo aztertu bekaren osagai guztiak dauden. Gogoratu 3. errenta-mugan ezin dela garraio-osagairik jaso, araudiaren arabera.
  • Osagaiak behin betiko ebazpena argitaratu ondoren ordainduko dira, gehienez ere hilabeteko epean, matrikularen prezio publikoa izan ezik, ikasturte amaieran ordainduko baita.
  • Proposamenarekin ados ez bazaude, alegazioak aurkez ditzakezu 10 egun balioduneko epean egoitza elektronikoan jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera egoitza elektronikoan argitalpenaren bidez. Gogoratu ezin direla alegazioak paperean aurkeztu, tramitazioa erabat elektronikoa baita.
  • Ohiko galderak (leiho berri batean irekitzen da)
  1. Ziurtagiri elektroniko baliagarri bat erabiliz sar zaitez aplikaziora (leiho berri batean irekitzen da).
  2. "Uneko espedienteak” atalean “Espedientea ikusi”n klik egin ezazu.
  3. Behin-behineko ebazpena” atala aukeratu eta bi aukera izango dituzu.
  4. Ados bazaude: “Proposamena onartu” ahal izango duzu.
  5. Ez bazaude ados: “Alegazioa” sakatu eta formulario bat irekiko da. Bete eta “Gorde” botoian klik egin ondoren, “Gaineratutako dokumentuak” aukerara, dokumentazioa eransteko, sartu ahal izango zara.
  6. Gaineratutako dokumentuak” atalean aurkeztu nahi duzun dokumentua selekzionatu eta “Gehitu” aukeran klik egin ezazu. Pantaila horretatik aztertu ahal izango duzu, "aurkeztu" nahi duzun dokumentua zure dispositiboan bilatzeko. Ondoren, “Igo” botoian klik egin ezazu.
  7. Dokumentu guztiak igo ondoren, “Eskaera aurkeztu” sakatu eta “Izenpetu” botoian klik egin ezazu, elektronikoki izenpetzeko. “Onartu” ondoren, ziurtagiri. elektronikoaren PIN eskatuko zaizu, izenpetzeko eta erregistro elektronikoa emateko. Alegazioa elektronikoki aurkeztu izana egiaztatzeko agiria deskargatu ahal izango duzu.
  8. Alegazioa behar bezala erregistratu dela baieztatzeko, egiaztatu behar duzu zure eskaera “alegazioen azterketa” egoerara igaro dela.
  9. Zure bekaren behin betiko ebazpena datozen asteetan argitaratzen denean jasoko duzu alegazioaren erantzuna. Abisu-SMS bat eta mezu bat jasoko dituzu.

Informazio gehiago behar izanez gero, laguntza-dokumentua (leiho berri batean irekitzen da) kontsulta dezakezu.

  • Behin betiko ebazpena: emandako osagaiak edo ukatzeko arrazoiak kontsultatzeko, espedientera sartu behar da beken aplikazioan, ziurtagiri digital bat erabiliz.
  • Beka jaso duten ikasleek gehienez ere hilabeteko epean jasoko dute osagaien ordainketa, ebazpena jakinarazten denetik hasita, matrikularen prezio publikoa izan ezik, ikasturte amaieran jasoko baita.
  • Ez da ebazpena onartu behar. Ados ez dauden pertsonek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, jakinarazpena jaso eta gehienez ere hilabeteko epean. Errekurtsoa elektronikoki baino ezin da aurkeztu, eta ez da paperezko errekurtsorik onartuko.
  • Datozen hilabeteetan ebazpen gehiago argitaratuko dira eta ebazteke dauden alegazio guztiak ebatziko dira. Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzak SMS bat eta abisu-mezu elektroniko bat bidaliko dizkie ebazpen bakoitzean sartutako pertsonei.
  • Ohiko galderak (leiho berri batean irekitzen da)
  • 1. behin betiko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da) (2023-11-23)

    Gora jotzeko aurkezteko epea: 2023ko azaroaren 24tik abenduaren 26ko 23:59etara, biak barne.

  • 2. behin betiko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da) (2023-12-21)

    Gora jotzeko aurkezteko epea: 2023ko abenduaren 22tik 2024ko urtarrilaren 22ko 23:59etara, biak barne.

  • 3. behin betiko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da) (2024-01-17)

    Gora jotzeko aurkezteko epea: 2024ko urtarrilaren 18tik otsailaren 19ko 23:59, biak barne.

  • 4. behin betiko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da) (2024-02-12)

    Gora jotzeko aurkezteko epea: 2024ko otsailaren 13tik martxoaren 12ko 23:59etara, biak barne.

  • 5. behin betiko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da) (2024-03-12)

    Gora jotzeko aurkezteko epea: 2024ko martxoaren 13tik apirilaren 12ko 23:59etara, biak barne.

  1. Ziurtagiri elektroniko baliagarri bat erabiliz sar zaitez aplikaziora (leiho berri batean irekitzen da).
  2. ”Espedienteak tramitean” atalean, “Espedientea ikusi” estekan klik egin.
  3. ”Behin betiko ebazpena” atalean “Errekurtsoa” aukeratu eta inprimaki bat irekiko da. Formularioa bete eta "gorde" botoiari eman ondoren, "Erantsitako dokumentuak" aukeran sartu ahal izango zara, dokumentazioa gehitzeko.
  4. ”Erantsitako dokumentuak” atalean, aurkeztu nahi duzun dokumentua aukeratu eta “Gehitu” aukeran klik egin ezazu. Pantaila horretatik “Aztertu” ahal izango duzu, aurkeztu nahi duzun dokumentua zure dispositiboan bilatzeko. Ondoren, “Igo” botoian klik egin ezazu.
  5. Dokumentu guztiak igo ondoren, “Eskaera aurkeztu” aukeratu eta “Izenpetu” botoian klik egin ezazu, era elektronikoan izenpetzeko. “Onartu” ondoren, ziurtagiri elektronikoaren PIN eskatuko zaizu, izenpetu eta era elektronikoan erregistratzeko. Dokumentazioa entregatu izanaren erregistro elektronikoren justifikazio agiria deskargatu ahal izango duzu.
  • Beka izateko, gutxieneko kreditu batean matrikulatu behar da:
    • Unibertsitateko gradu ofiziala: 60 kreditu.
    • Unibertsitateaz kanpoko goi-mailako ikasketak: 60 kreditu.
    • Urtebeteko master ofiziala: ikastaro osoa (60 kreditu).
    • 2 urteko master ofiziala: lehenengo urtean gutxienez 60 urte.

      (Unibertsitate-master baten lehen ikasturtean gradu-titulua lortu gabe matrikulatzen diren ikasleek beka lortu ahal izango dute, baldin eta 2023ko abenduaren 31n graduko titulazio hori badutela egiaztatzen badute).

    • Gradu edo masterreko ikasketa erdipresentzialak: 30 kreditu.
  • Bekarako eskatutako gutxienekoan sartzen ez diren kredituak:
    • Kreditu baliozkotuak, aintzatetsiak edo egokituak.
    • Ikasturtean amortizatuko diren hautazko irakasgaiei dagozkien kredituak.
    • Espezialitate desberdinei dagozkien kredituak edo titulua lortzeko beharrezkoak direnak gainditzen dituztenak.

    Ikasturtea 60 krediturekin hasten bada, baina ondoren kredituak baliozkotu edo aitortzen badira, ez da gutxieneko kreditura iritsiko eta, hala badagokio, emandako beka erreklamatu ahal izango da, baldin eta matrikula egin zezaketen kreditu batzuk geratzen badira. Beka izateko kredituen gutxienekoari buruzko koadroa (leiho berri batean irekitzen da) berrikustea gomendatzen dugu.

  • Araudiak aipatutako kreditu-kopurua eskatzen ez duten zenbait salbuespen jasotzen ditu:
    • Ikasketak amaitzeko azken kredituak diren.
    • Gradu edo Master amaierako lanari dagozkion kredituak badira (TFG/TFM).
    • Unibertsitatearen araudiaren arabera kreditu gehiago matrikulatzerik ez badago
    • Matrikula partziala: (gutxienez 30 kreditu matrikulatuta)
      • Ikasketak eta lan-jarduera bateragarri egiten ditu.
      • Curriculumeko kanpoko praktiketako kredituak baliozkotzen edo aitortzen zaizkio (ikasketa-planean nahitaezkoak direnak).
      • Lanbide Heziketako kredituak baliozkotzen edo aitortzen zaizkio.
  • Aurreko kasu guztietan, 13 eta 45 kreditu artean matrikulatuz gero, bekaren osagaien zenbatekoa % 50 murriztuko da, matrikularen osagaia izan ezik, oso-osorik ordainduko baita. 12 kreditutan edo gutxiagotan matrikulatzen bada, matrikularen osagaia baino ez zaio egokituko. Matrikula 46 kreditukoa edo gehiagokoa bada, dagozkion osagai guztien % 100 jasoko da.
  • Matrikula-kredituak handitzea. Ez dira kontuan hartuko Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzari 2024ko martxoaren 31tik aurrera jakinarazten zaizkion kreditu-gehikuntzak, gradu amaierako lana izan ezik (TFG).
  • Erantsitako koadroan, eskatzailearen egoera ekonomiko eta akademikoaren arabera jasoko litzatekeen Erantsitako koadroan, eskatzailearen egoera ekonomiko eta akademikoaren arabera jasoko litzatekeen bekaren zenbatekoa kalkula daiteke . (leiho berri batean irekitzen da).
  • Bekaren osagaiak ordaintzea. Unibertsitate-beka jaso duten ikasleek bi ordainketa jasotzen dituzte. Diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren, bekaren osagai guztiak hilabeteko epean ordainduko dira, matrikularen prezio publikoa izan ezik, ikasturte amaieran ordaintzen baita.
  • Matrikularen prezio publikoa. Bekaren osagai hori da, gehienez ere, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasketa baliokide batean 2023-2024 ikasturterako matrikulatzeak balioko lukeen prezioa, Hezkuntzako sailburuaren Prezio Publikoei buruzko Agindua (leiho berri batean irekitzen da)ren arabera.
  • Matrikularen prezio publikoa ordaintzea. Ordaintzeko bi modu daude:
      • Unibertsitateari ordaintzea: oro har, unibertsitateari ordaintzen zaio, ikasleek matrikula ordaindu ez dutenean beka-eskatzailea izateagatik.
      • Zuzenean ordaintzen zaie ikasleei: oro har, unibertsitaterako matrikula ordaindu denean egiten da, beka-eskatzailea izan arren.

    Hala ere, salbuespenak daude bi kasuetan. Zure zentroaren edo unibertsitatearen ordainketa-modalitatea (leiho berri batean irekitzen da) egiazta dezakezu. Zurea aurkitzen ez baduzu, jar zaitez harremanetan Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzarekin.

Orokorrak (10. artikulua)

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2022ko abenduaren 31n. Salbuespen gisa, baldintza hori ez da eskatuko sostengatzaile ekonomiko nagusietako batek gutxienez zergak Euskadin ordaintzen dituenean.
  • Ikasketa ofizial batean matrikulatuta egotea eta beka eskatzen den maila bereko titulaziorik ez izatea.
  • Atzerritarren kasuan, errolda ez ezik, Espainian legez bizitzeko baimena ere izan behar dute indarrean.

Akademikoak  (22. artikulutik 29ra)

  • Beka lortu ahal izateko, 60 kreditutan, gutxienez, egin behar da matrikula, 24. artikuluan jasota agertzen diren salbuespenak izan ezik. Kredituen konputuan ez dira baliokidetutako, ezagututako edo egokitutako kredituak kontuan hartzen.
  • Aurreko ikasturtean exijitutako errendimendu akademikoa, irakaskuntza-adarraren arabera, gainditu behar da:
    • Unibertsitate- edo goi mailako graduko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak:
      • Lehen aldiz matrikulatzen diren ikasleak: ez zaie errendimendu akademikorik eskatuko.
      • 2. mailan edo goragoko mailetan matrikulatzen diren ikasleak: errendimendu hau eskatuko zaie:
        • Ingeniaritza eta Arkitektura adarreko ikasketak: matrikulatutako kredituen % 60.
        • Zientzien adarreko ikasketak: matrikulatutako kredituen % 65. Osasun Zientzien, Gizarte Zientzien,
        • Zientzia Juridikoen eta Arte eta Humanitateen adarreko ikasketak: matrikulatutako kredituen % 75.
        • STEM graduko (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) irakaskuntza-adar desberdinetako ikasketak: irakaskuntza-adarraren arabera eskatzen den errendimendu akademikoa % 5 murriztuko da. Ondorio horietarako, STEM graduak dira 2023-2024 ikasturterako UPV/EHUko goi-mailako hezkuntzaren prezio publikoak ezartzen dituen Hezkuntza sailburuaren Aginduaren I. eranskinean adierazitakoak.
        • Gradu Bikoitzak: egindako bi titulazioak irakaskuntza-adar berekoak ez direnean, beka lortzeko behar den errendimendu akademikoa eskakizun akademiko txikieneko adarrerako ezarritakoa izango da.
    • Masterraren titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak:
      • Urteko master baterako edo bi urteko master baten lehen ikasturterako: ez da gutxieneko batez besteko nota eskatzen beka izateko.
      • Masterreko bigarren ikasturterako: aurreko ikasturtean matrikulatuta egon diren kreditu guztiak gainditu izana, eta masterreko ikasketak amaitzeko geratzen zaizkien kreditu guztietan matrikulatuta egotea.

Ekonomikoak: errenta eta ondarea (13. artikulutik 21era)

  • Jabetzan, gehienez ere, bi etxebizitza, ohiko etxebizitza barne, izatea. Jabetza soila izaten den etxebizitzak ez dira zenbatuko, baina egoera hori justifikatu beharko da (19. artikulua). Dibortzioa gertatuz gero, ohiko bi etxebizitza deskontatuko dira, gurasoen ohiko bizilekua errolda bidez justifikatzen bada.
  • Familia-unitateko kideen jabetza diren hiri-finka guztien katastro-balioa, behin ohiko etxebizitza kenduta, ezin izango da 42.900 eurotik gorakoa izan.
  • Ezin izango da kideen kopuruaren arabera baimendutako gehienezko errenta-muga gainditu.
    Konputatzeko moduko kideak

    1. muga

    (Euroak) 

    2. muga

    (Euroak 

    3. muga

    (Euroak)

     1  8.871  13.236  14.826
     2  13.306  22.594  25.308
     3  17.742  30.668  34.352
     4  22.177  36.421  40.796
     5  25.726  40.708  45.598
     6  29.274  43.945  49.224
     7  32.822  47.146  52.810
     8  36.371  50.333  56.380

    Diru-sarrerak bi modutan kalkulatzen dira:

    • Errenta-aitorpena aurkeztu duten pertsonak:
      • 2022ko ekitaldiaren PFEZren gaineko aitortzan, zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga-oinarriaren zenbatekoak hartu eta batuko dira. Zerga-oinarri orokor guztiak edo berorren zati batek jarduera ekonomikoen errendimenduak baditu eta errendimendu horiek negatiboak badira, zero balioarekin konputatuko dira. Ateratzen den zenbatekotik, kuota likidoa kenduko da.
      • Gainera, diru-jasotzaileak PFEZrik gabeko diru-sarrerak lortu baditu, haien zenbatekoak aurreko formularen bidez lortutako emaitzari gehituko zaizkio.
    • Derrigortuta ez egoteagatik errenta-aitorpena aurkeztu ez duten pertsonak:
      • 2022ko ekitaldian edozein kontzepturengatik (lan-etekinak, langabezia-prestazio edo sorospenak, pentsioak, gizarte-laguntzak, salbuetsitako errentak … ) lortutako diru-sarrera guztiak batuko dira, baita ohiko etxebizitza,-aplikatu beharreko zerga-araudiaren arabera konputatzen da PFEZren ondorioetarako,- ez diren hiri-izaerako ondasunen errendimendua ere.
      • Ateratzen den zenbatekotik konturako atxikipenak eta aplikatzeko moduko gastu kengarriak (Gizarte Segurantza … ) deskontatuko dira.

    18. artikuluan familia-zirkunstantzien arabera- guraso bakarreko familiak, kide ugariko familiak, elbarritasuna, beka eskatzen duten unibertsitate-anaia /arrebak, ekonomikoki zutabe nagusia ez diren konputatzeko moduko kideengatik dedukzioa … - diru-sarrerei aplikatu ahal zaizkien zenbait kenketa ezartzen dira.

  • Diru-sarrerak, ikasketa-gastuari begira, behar bezala justifikatzea (13. artikulua).
  • 2022ko zerga-ekitaldiko higigarrien kapitalaren etekin garbia gehi ondareen irabazi eta galera garbien arteko aldearen baturak, familiako kide konputagarriena, ezingo du 1.700 euroko muga gainditu..
  • Familia- /elkarbizitza-unitateko konputatzeko moduko kideen jarduera ekonomikoen fakturazio-bolumenaren batuketa ezin izango da 155.500 eurotik gorakoa izan 2021eko ekitaldian.
  • Graduko edo masterreko ikasketa ofizialetarako bakarrik jaso ahal izango da beka, baina inola ere ez titulu propioetarako. Zalantzarik izanez gero, informazio hori unibertsitate edo ikasketa-zentro bakoitzaren webgunean agertu behar da.
  • Unibertsitate-bekaren eskabidearekin lotutako jakinarazpen eta dokumentazio-errekerimendu guztiak egoitza elektronikoko "Nire karpeta" ra bidaliko dira. Jakinarazpen bat bidaltzen den bakoitzean posta elektronikoz eta SMS bidez abisu bat jaso ahal izateko, ezinbestekoa da datuak eguneratzea, Nire Karpetaren barruan abisuak jasotzeko. Horretarako, Egoitza elektronikora (leiho berri batean irekitzen da) sartu behar da eta "Nire karpetara sartu". Ondoren, "Profila" sakatu eta posta elektronikoa eta telefonoa bete.
  • Eskaera, betiere, ikaslearen izenean egin behar da. Inola ere ez gurasoen izenean.
  • Gurasoen dibortzioa edo banantzea gertatuz gero, nahitaezkoa da bien datu pertsonalak sartzea eskabidean, nahiz eta bietako bat eskatzailearekin erroldatuta ez egon. Gurasoek bizikidetza-unitateari egiten dioten ekarpen ekonomikoa kalkulatzeko, deialdi-aginduaren 15.4 artikuluan ezarritako irizpideei jarraituko zaie (2023-2024).
  • Eskabide elektronikoa formalizatu ahal izango da ordezkaritza egiaztatuz, zuzenbidean baliozkoa den eta ordezkaritza dagoela modu fidagarrian egiaztatzen duen edozein bitartekoren bidez. Ordezkaritza Eusko Jaurlaritzaren Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan inskribatzea (leiho berri batean irekitzen da) gomendatzen da.
  • Eskaera aurkezteari buruzko ohiko galderak (leiho berri batean irekitzen da)
  • Ez da paperezko dokumentaziorik onartzen, eskabidea erabat elektronikoa baita.
  • Beharrezko dokumentazioa (leiho berri batean irekitzen da) erantsi behar duzu eskabide elektronikoaren "Erantsitako dokumentuak" erlaitzean. Era berean, eskaera amaitu ondoren, edozein unetan egin ahal izango duzu, "Aldaketak/Dokumentuak aurkeztea" aukeraren bidez.
  • Oso garrantzitsua da dokumentu bakoitza sailkapen egokian igotzea, ondoren beka behar bezala izapidetu dadin.
  • Ez da beharrezkoa izango aurreko ikasturtean espediente elektronikoan sartu ziren dokumentu iraunkorrak (I) aurkeztea, baldin eta haietan adierazitako informazioa aldatu ez bada. Eskabidea egiten duzunean, igo zenituen dokumentu iraunkorrak ikusi ahal izango dituzu, berriro ez bikoizteko.
  • Aldi baterako dokumentazioa (A) urteko eskabide bakoitzarekin aurkeztu beharko da, eskatzailearen zirkunstantzia pertsonalen arabera.
  • Hainbat dokumentu sailkapen berean igo nahi badituzu, karpeta edo fitxategi konprimitu bat erabili behar duzu.
  • Eskabidea eskuratzea (leiho berri batean irekitzen da)”aukeran klik egin eta ziurtagiri elektronikoaren bidez sartu.
  • "Eskaera berria sortu" aukeran sakatu.
  • Bete nahitaezko datu guztiak erlaitz guztietan.
  • Igo nahitaezko dokumentuak "Erantsitako dokumentuak" erlaitzean. Orain igo ezin badituzu, eskabidea aurkeztu eta edozein unetan igo ahal izango dituzu, “Aldaketak-Dokumentuak aurkeztea" aukeraren bidez.
  • "Aurkeztu eskabidea" erlaitzean sartu eta, aldaketa guztiak gorde ondoren, "Sinatu" botoiari eman, eta sinadura elektronikorako jarraibideei jarraitu.
  • Eskaera behar bezala amaitzen baduzu, "Aztertzen" agertuko da. "Zirriborroa aurkeztu gabe" egoeran jarraitzen badu, ordea, ez dago aurkeztuta eta ez du inolako baliorik.
  • Gomendagarria da beti eskabidea aurkeztu izanaren egiaztagiria deskargatzea, bertan, erregistro-zenbakia eta sarrera-data agertuko dira.
  • Eskaerak aurkezteko epea 2023ko irailaren 15ean amaitzen denean, ezin izango dira zirriborroak berriro editatu. Salbuespenezko epeaz baliatu nahi duten pertsonek beste eskaera bat hasi beharko dute.
  • Informazio gehiago behar izanez gero, laguntza-dokumentua (leiho berri batean irekitzen da) kontsulta dezakezu.

2022-2023 ikasturtea

  • Deiadia (leiho berri batean irekitzen da) (EHAA, 2022-07-05)
  • Eskabidea eskuratzea (leiho berri batean irekitzen da)

    Nabigatzaile hauekin bakarrik sar daiteke: Firefox, Google Chrome, y Microsoft Edge. Izapideak egiteko mugikorrarekin ez sartzea gomendatzen da.

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko uztailaren 6tik irailaren 16ra, biak barne.

    Salbuespena: eskatzaileek ikasketak egiten badituzte eta ikasketa horien matrikula-epea 2022ko irailaren 16aren ondoren hasten bada, beka-eskaera matrikula-dataren ondorengo 5 egun baliodunetan egin ahal izango da. Ez da inola ere onartuko 2022ko abenduaren 31tik aurrerako beka-eskaerarik.

  • Behin-behineko proposamena ez da behin betikoa, ebazpena argitaratu arte
  • Beka guztiak ez dira batera ebazten, ikasturtean zehar hainbat proposamen argitaratzen baitira. Proposamen bakoitzean sartutako pertsonek aldez aurretik SMS bat eta abisu-mezu elektroniko bat jasoko dituzte. Zure izena zerrendan ez badago, zure beka oraindik aztertzen ari dela esan nahi du, eta hurrengo argitalpenetara arte itxaron beharko duzu.
  • Proposamena kontsultatzeko (emandako zenbatekoak edo ukatzeko arrazoiak), ziurtagiri digital baliodun batekin sartu behar da beka-eskaerara.
  • Proposamenarekin ados bazaude, gomendagarria da onartzea, baina hori egin aurretik, ondo aztertu bekaren osagai guztiak dauden. Gogoratu 3. errenta-mugan ezin dela garraio-osagairik jaso, araudiaren arabera.
    Osagaiak behin betiko ebazpena argitaratu ondoren ordainduko dira, gehienez ere hilabeteko epean, matrikularen prezio publikoa izan ezik, ikasturte amaieran ordainduko baita.
  • Proposamenarekin ados ez bazaude, alegazioak aurkez ditzakezu 10 egun balioduneko epean egoitza elektronikoan jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Gogoratu ezin direla alegazioak paperean aurkeztu, tramitazioa erabat elektronikoa baita.
  • Ohiko galderak (leiho berri batean irekitzen da)
  • 1. behin-behineko proposamena (leiho berri batean irekitzen da) (2022/11/03)

Alegazioak aurkezteko epea: 2022ko azaroaren 4etik 17ra arte, biak barne.

Alegazioak aurkezteko epea: 2022ko abenduaren 2tik 19ra arte, biak barne.

Alegazioak aurkezteko epea: 2022ko abenduaren 30tik 2023ko urtarrilaren 13ra arte, biak barne.

Alegazioak aurkezteko epea: 2023ko urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra arte, biak barne.

Alegazioak aurkezteko epea: 2023ko otsailaren 17tik martxoaren 2ra arte, biak barne.

Alegazioak aurkezteko epea: 2023ko martxoaren 17tik 30era arte, biak barne.

Alegazioak aurkezteko epea: 2023ko apirilaren 4tik 20ra arte, biak barne.

Proposamena nola kontsultatu, onartu edo alegazioak nola aurkeztu

  1. Ziurtagiri elektroniko baliagarri bat erabiliz sar zaitez aplikazioara (leiho berri batean irekitzen da)
  2. "Uneko espedienteak” atalean “Espedientea ikusi”n klik egin ezazu.
  3. Behin-behineko ebazpena” atala aukeratu eta bi aukera izango dituzu
  4. Ados bazaude: “Proposamena onartu” ahal izango duzu.
  5. Ez bazaude ados: “Alegazioa” sakatu eta formulario bat irekiko da. Bete eta “Gorde” botoian klik egin ondoren, “Gaineratutako dokumentuak” aukerara, dokumentazioa eransteko, sartu ahal izango zara.
  6. Gaineratutako dokumentuak” atalean aurkeztu nahi duzun dokumentua selekzionatu eta “Gehitu” aukeran klik egin ezazu. Pantaila horretatik aztertu ahal izango duzu, aurkeztu nahi duzun dokumentua zure dispositiboan bilatzeko. Ondoren, “Igo” botoian klik egin ezazu
  7. Dokumentu guztiak igo ondoren, “Eskaera aurkeztu” sakatu eta “Izenpetu” botoian klik egin ezazu, elektronikoki izenpetzeko. “Onartu” ondoren, ziurtagiri elektronikoaren PIN eskatuko zaizu, izenpetzeko eta erregistro elektronikoa emateko. Alegazioa elektronikoki aurkeztu izana egiaztatzeko agiria deskargatu ahal izango duzu.
  8. Alegazioa behar bezala erregistratu dela baieztatzeko, egiaztatu behar duzu zure eskaera « alegazioen azterketa » egoerara igaro dela
  9. Zure bekaren behin betiko ebazpena datozen asteetan argitaratzen denean jasoko duzu alegazioaren erantzuna. SMS bat eta abisu-mezu bat jasoko dituzu.
  • Behin betiko ebazpena: emandako osagaiak edo ukatzeko arrazoiak kontsultatzeko, espedientera sartu behar da beken aplikazioan, ziurtagiri digital bat erabiliz.
  • Beka jaso duten ikasleek gehienez ere hilabeteko epean jasoko dute osagaien ordainketa, ebazpena jakinarazten denetik hasita, matrikularen prezio publikoa izan ezik, ikasturte amaieran jasoko baita.
  • Ez da ebazpena onartu behar. Ados ez dauden pertsonek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, jakinarazpena jaso eta gehienez ere hilabeteko epean. Errekurtsoa elektronikoki baino ezin da aurkeztu, eta ez da paperezko errekurtsorik onartuko.
  • Datozen hilabeteetan ebazpen gehiago argitaratuko dira eta ebazteke dauden alegazio guztiak ebatziko dira. Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzak SMS bat eta abisu-mezu elektroniko bat bidaliko dizkie ebazpen bakoitzean sartutako pertsonei.
  • 1. behin betiko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da) (2022-11-21)

    Gora jotzeko aurkezteko epea: 2022ko azaroaren 22tik abenduaren 21era arte, biak barne.

  • 2. behin betiko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da) (2022-12-21)

    Gora jotzeko aurkezteko epea: 2022ko abenduaren 22tik 2023ko urtarrilaren 23ra arte, biak barne.

  • 3. behin betiko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da) (2023-01-16)

    Gora jotzeko aurkezteko epea: 2023ko urtarrilaren 17tik otsailaren 16ra arte, biak barne.

  • 4. behin betiko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da) (2023-02-10)

    Gora jotzeko aurkezteko epea: 2023ko otsailaren 11tik martxoaren 10era arte, biak barne.

  • 5. behin betiko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da) (2023-03-09)

    Gora jotzeko aurkezteko epea: 2023ko martxoaren 10etik apirilaren 11ra arte, biak barne.

  • 6. behin betiko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da) (2023/03/31)

    Gora jotzeko aurkezteko epea: 2023ko apirilaren 1etik maiatzaren 2ra arte, biak barne.

  • 7. behin betiko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da) (2023/04/24)

    Gora jotzeko aurkezteko epea: 2023ko apirilaren 25etik maiatzaren 24ra arte, biak barne.

Nola aurkeztu gora jotzeko errekurtso bat:

  1. Ziurtagiri elektroniko baliagarri bat erabiliz sar zaitez aplikaziora (leiho berri batean irekitzen da).
  2. ”Espedienteak tramitean” atalean, “Espedientea ikusi” estekan klik egin.
  3. ”Behin betiko ebazpena” atalean “Errekurtsoa” aukeratu eta inprimaki bat irekiko da. Formularioa bete eta "gorde" botoiari eman ondoren, "Erantsitako dokumentuak" aukeran sartu ahal izango zara, dokumentazioa gehitzeko.
  4. ”Erantsitako dokumentuak” atalean, aurkeztu nahi duzun dokumentua aukeratu eta “Gehitu” aukeran klik egin ezazu. Pantaila horretatik “Aztertu” ahal izango duzu, aurkeztu nahi duzun dokumentua zure dispositiboan bilatzeko. Ondoren, “Igo” botoian klik egin ezazu.
  5. Dokumentu guztiak igo ondoren, “Eskaera aurkeztu” aukeratu eta “Izenpetu” botoian klik egin ezazu, era elektronikoan izenpetzeko. “Onartu” ondoren, ziurtagiri elektronikoaren PIN eskatuko zaizu, izenpetu eta era elektronikoan erregistratzeko. Dokumentazioa entregatu izanaren erregistro elektronikoren justifikazio agiria deskargatu ahal izango duzu.
  • Erantsitako koadroan, eskatzailearen egoera ekonomiko eta akademikoaren arabera jasoko litzatekeen bekaren zenbatekoa kalkula daiteke (leiho berri batean irekitzen da).
  • Bekaren osagaiak ordaintzea. Unibertsitate-beka jaso duten ikasleek bi ordainketa jasotzen dituzte. Diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren, bekaren osagai guztiak hilabeteko epean ordainduko dira, matrikularen prezio publikoa izan ezik, ikasturte amaieran ordaintzen baita.
  • Matrikularen prezio publikoa. Bekaren osagai hori da, gehienez ere, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasketa baliokide batean 2022-2023 ikasturterako matrikulatzeak balioko lukeen prezioa, Hezkuntzako sailburuaren Prezio Publikoei buruzko Agindua (leiho berri batean irekitzen da)ren arabera (EHAA, 2022-07-01)
  • Matrikularen prezio publikoa ordaintzea. Ordaintzeko bi modu daude:
      • Unibertsitateari ordaintzea: oro har, unibertsitateari ordaintzen zaio, ikasleek matrikula ordaindu ez dutenean beka-eskatzailea izateagatik.
      • Zuzenean ordaintzen zaie ikasleei: oro har, unibertsitaterako matrikula ordaindu denean egiten da, beka-eskatzailea izan arren.

    Hala ere, salbuespenak daude bi kasuetan. Zure zentroaren edo unibertsitatearen ordainketa-modalitatea (leiho berri batean irekitzen da) egiazta dezakezu.

  • Beka izateko, gutxieneko kreditu batean matrikulatu behar da:
    • Unibertsitateko gradu ofiziala: 60 kreditu.
    • Unibertsitateaz kanpoko goi-mailako ikasketak: 60 kreditu.
    • Urtebeteko master ofiziala: ikastaro osoa (60 kreditu).
    • 2 urteko master ofiziala: lehenengo urtean gutxienez 60 urte.
    • Gradu edo masterreko ikasketa erdipresentzialak: 30 kreditu.
  • Bekarako eskatutako gutxienekoan sartzen ez diren kredituak:
    • Kreditu baliozkotuak, aintzatetsiak edo egokituak.
    • Ikasturtean amortizatuko diren hautazko irakasgaiei dagozkien kredituak.
    • Espezialitate desberdinei dagozkien kredituak edo titulua lortzeko beharrezkoak direnak gainditzen dituztenak.

    Ikasturtea 60 krediturekin hasten bada, baina ondoren kredituak baliozkotu edo aitortzen badira, ez da gutxieneko kreditura iritsiko eta, hala badagokio, emandako beka erreklamatu ahal izango da, baldin eta matrikula egin zezaketen kreditu batzuk geratzen badira. Beka izateko kredituen gutxienekoari buruzko koadroa (leiho berri batean irekitzen da) berrikustea gomendatzen dugu.

  • Araudiak aipatutako kreditu-kopurua eskatzen ez duten zenbait salbuespen jasotzen ditu:
    • Ikasketak amaitzeko azken kredituak diren.
    • Gradu amaierako lanari dagozkion kredituak badira (TFG).
    • Unibertsitatearen araudiaren arabera kreditu gehiago matrikulatzerik ez badago (gutxienez 30 kreditu matrikulatuta)
    • Matrikula partziala: (gutxienez 30 kreditu matrikulatuta)
      • Ikasketak eta lan-jarduera bateragarri egiten ditu.
      • Curriculumeko kanpoko praktiketako kredituak baliozkotzen edo aitortzen zaizkio (ikasketa-planean nahitaezkoak direnak).
      • Lanbide Heziketako kredituak baliozkotzen edo aitortzen zaizkio.
  • Aurreko kasu guztietan, 13 eta 45 kreditu artean matrikulatuz gero, bekaren osagaien zenbatekoa % 50 murriztuko da, matrikularen osagaia izan ezik, oso-osorik ordainduko baita. 12 kreditutan edo gutxiagotan matrikulatzen bada, matrikularen osagaia baino ez zaio egokituko. Matrikula 46 kreditukoa edo gehiagokoa bada, dagozkion osagai guztien % 100 jasoko da.
  • Matrikula-kredituak handitzea. Ez dira kontuan hartuko Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzari 2023ko martxoaren 31tik aurrera jakinarazten zaizkion kreditu-gehikuntzak, gradu amaierako lana izan ezik (TFG).

Orokorrak (10. artikulua)

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2021eko abenduaren 31n. Salbuespen gisa, baldintza hori ez da eskatuko sostengatzaile ekonomiko nagusietako batek gutxienez zergak Euskadin ordaintzen dituenean.
  • Ikasketa ofizial batean matrikulatuta egotea eta beka eskatzen den maila bereko titulaziorik ez izatea.
  • Atzerritarren kasuan, errolda ez ezik, Espainian legez bizitzeko baimena ere izan behar dute indarrean.

Akademikoak  (22. artikulutik 29ra)

  • Beka lortu ahal izateko, 60 kreditutan, gutxienez, egin behar da matrikula, 24. artikuluan jasota agertzen diren salbuespenak izan ezik. Kredituen konputuan ez dira baliokidetutako, ezagututako edo egokitutako kredituak kontuan hartzen.
  • Aurreko ikasturtean exijitutako errendimendu akademikoa, irakaskuntza-adarraren arabera, gainditu behar da:
    • Unibertsitate- edo goi mailako graduko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak:
      • Lehen aldiz matrikulatzen diren ikasleak: ez zaie errendimendu akademikorik eskatuko.
      • 2. mailan edo goragoko mailetan matrikulatzen diren ikasleak: errendimendu hau eskatuko zaie:
        • Ingeniaritza eta Arkitektura adarreko ikasketak: matrikulatutako kredituen % 60.
        • Zientzien adarreko ikasketak: matrikulatutako kredituen % 65. Osasun Zientzien, Gizarte Zientzien,
        • Zientzia Juridikoen eta Arte eta Humanitateen adarreko ikasketak: matrikulatutako kredituen % 75.
        • STEM graduko (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) irakaskuntza-adar desberdinetako ikasketak: irakaskuntza-adarraren arabera eskatzen den errendimendu akademikoa % 5 murriztuko da. Ondorio horietarako, STEM graduak dira 2022-2023 ikasturterako UPV/EHUko goi-mailako hezkuntzaren prezio publikoak ezartzen dituen Hezkuntza sailburuaren Aginduaren I. eranskinean adierazitakoak.
        • Gradu Bikoitzak: egindako bi titulazioak irakaskuntza-adar berekoak ez direnean, beka lortzeko behar den errendimendu akademikoa eskakizun akademiko txikieneko adarrerako ezarritakoa izango da.
    • Masterraren titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak:
      • Urteko master baterako edo bi urteko master baten lehen ikasturterako: ez da gutxieneko batez besteko nota eskatzen beka izateko.
      • Masterreko bigarren ikasturterako: aurreko ikasturtean matrikulatuta egon diren kreditu guztiak gainditu izana, eta masterreko ikasketak amaitzeko geratzen zaizkien kreditu guztietan matrikulatuta egotea.

Ekonomikoak: errenta eta ondarea (13. artikulutik 21era)

  • Jabetzan, gehienez ere, bi etxebizitza, ohiko etxebizitza barne, izatea. Jabetza soila izaten den etxebizitzak ez dira zenbatuko, baina egoera hori justifikatu beharko da (19. artikulua). Dibortzioa gertatuz gero, ohiko bi etxebizitza deskontatuko dira, gurasoen ohiko bizilekua errolda bidez justifikatzen bada.
  • Familia-unitateko kideen jabetza diren hiri-finka guztien katastro-balioa, behin ohiko etxebizitza kenduta, ezin izango da 42.900 eurotik gorakoa izan.
  • Ezin izango da kideen kopuruaren arabera baimendutako gehienezko errenta-muga gainditu.
    Konputatzeko moduko kideak

    1. muga

    (Euroak) 

    2. muga

    (Euroak 

    3. muga

    (Euroak)

     1  8.871  13.236  14.826
     2  13.306  22.594  25.308
     3  17.742  30.668  34.352
     4  22.177  36.421  40.796
     5  25.726  40.708  45.598
     6  29.274  43.945  49.224
     7  32.822  47.146  52.810
     8  36.371  50.333  56.380

    Diru-sarrerak bi modutan kalkulatzen dira:

    • Errenta-aitorpena aurkeztu duten pertsonak:
      • 2021eko ekitaldiaren PFEZren gaineko aitortzan, zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga-oinarriaren zenbatekoak hartu eta batuko dira. Zerga-oinarri orokor guztiak edo berorren zati batek jarduera ekonomikoen errendimenduak baditu eta errendimendu horiek negatiboak badira, zero balioarekin konputatuko dira. Ateratzen den zenbatekotik, kuota likidoa kenduko da.
      • Gainera, diru-jasotzaileak PFEZrik gabeko diru-sarrerak lortu baditu, haien zenbatekoak aurreko formularen bidez lortutako emaitzari gehituko zaizkio.
    • Derrigortuta ez egoteagatik errenta-aitorpena aurkeztu ez duten pertsonak:
      • 2021eko ekitaldian edozein kontzepturengatik (lan-etekinak, langabezia-prestazio edo sorospenak, pentsioak, gizarte-laguntzak, salbuetsitako errentak … ) lortutako diru-sarrera guztiak batuko dira, baita ohiko etxebizitza,-aplikatu beharreko zerga-araudiaren arabera konputatzen da PFEZren ondorioetarako,- ez diren hiri-izaerako ondasunen errendimendua ere.
      • Ateratzen den zenbatekotik konturako atxikipenak eta aplikatzeko moduko gastu kengarriak (Gizarte Segurantza … ) deskontatuko dira.

    18. artikuluan familia-zirkunstantzien arabera- guraso bakarreko familiak, kide ugariko familiak, elbarritasuna, beka eskatzen duten unibertsitate-anaia /arrebak, ekonomikoki zutabe nagusia ez diren konputatzeko moduko kideengatik dedukzioa … - diru-sarrerei aplikatu ahal zaizkien zenbait kenketa ezartzen dira.

  • Diru-sarrerak, ikasketa-gastuari begira, behar bezala justifikatzea (13. artikulua).
  • Kapital higigarriaren errendimendu garbi murriztu guztien eta konputatzeko moduko familiako kideen ondare-irabazi eta galera guztien saldo garbi positiboaren arteko batuketa ezin izango da 1.700 eurotik gorakoa izan.
  • Familia- /elkarbizitza-unitateko konputatzeko moduko kideen jarduera ekonomikoen fakturazio-bolumenaren batuketa ezin izango da 155.500 eurotik gorakoa izan 2021eko ekitaldian.
  • Graduko edo masterreko ikasketa ofizialetarako bakarrik jaso ahal izango da beka, baina inola ere ez titulu propioetarako. Zalantzarik izanez gero, informazio hori unibertsitate edo ikasketa-zentro bakoitzaren webgunean agertu behar da.
  • Unibertsitate-bekaren eskabidearekin lotutako jakinarazpen eta dokumentazio-errekerimendu guztiak egoitza elektronikoko "Nire karpeta" ra bidaliko dira. Jakinarazpen bat bidaltzen den bakoitzean posta elektronikoz eta SMS bidez abisu bat jaso ahal izateko, ezinbestekoa da datuak eguneratzea, Nire Karpetaren barruan abisuak jasotzeko. Horretarako, Egoitza elektronikora (leiho berri batean irekitzen da) sartu behar da eta "Nire karpetara sartu". Ondoren, "Profila" sakatu eta posta elektronikoa eta telefonoa bete.
  • Eskaera, betiere, ikaslearen izenean egin behar da. Inola ere ez gurasoen izenean.
  • Gurasoen dibortzioa edo banantzea gertatuz gero, nahitaezkoa da bien datu pertsonalak sartzea eskabidean, nahiz eta bietako bat eskatzailearekin erroldatuta ez egon. Gurasoek bizikidetza-unitateari egiten dioten ekarpen ekonomikoa kalkulatzeko, deialdi-aginduaren 15.4 artikuluan ezarritako irizpideei jarraituko zaie (2022-2023).
  • Eskabide elektronikoa formalizatu ahal izango da ordezkaritza egiaztatuz, zuzenbidean baliozkoa den eta ordezkaritza dagoela modu fidagarrian egiaztatzen duen edozein bitartekoren bidez. Ordezkaritza Eusko Jaurlaritzaren Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan inskribatzea (leiho berri batean irekitzen da) gomendatzen da.
  • Ohiko galderak (leiho berri batean irekitzen da)

2021-2022 ikasturtea

  • Deiadia (leiho berri batean irekitzen da) (EHAA, 2021-06-30)
  • Eskabidea eskuratzea (leiho berri batean irekitzen da)

    Nabigatzaile hauekin bakarrik sar daiteke: Firefox, Google Chrome, y Microsoft Edge. Izapideak egiteko mugikorrarekin ez sartzea gomendatzen da.

  • Eskaerak aurkezteko epea: uztailaren 1etik 30era, biak barne.

  • Salbuespena: eskatzaileek ikasketak egiten badituzte eta ikasketa horien matrikula-epea uztailaren 30aren ondoren hasten bada, beka-eskaera matrikula-dataren ondorengo 5 egun baliodunetan egin ahal izango da. Ez da inola ere onartuko 2021eko abenduaren 31tik aurrerako beka-eskaerarik.

  • Behin-behineko proposamena ez da behin betikoa, ebazpena argitaratu arte
  • Beka guztiak ez dira batera ebazten, ikasturtean zehar hainbat proposamen argitaratzen baitira. Proposamen bakoitzean sartutako pertsonek aldez aurretik SMS bat eta abisu-mezu elektroniko bat jasoko dituzte. Zure izena zerrendan ez badago, zure beka oraindik aztertzen ari dela esan nahi du, eta hurrengo argitalpenetara arte itxaron beharko duzu.
  • Proposamena kontsultatzeko (emandako zenbatekoak edo ukatzeko arrazoiak), ziurtagiri digital baliodun batekin sartu behar da beka-eskaerara.
  • Proposamenarekin ados bazaude, gomendagarria da onartzea, baina hori egin aurretik, ondo aztertu bekaren osagai guztiak dauden. Gogoratu 3. errenta-mugan ezin dela garraio-osagairik jaso, araudiaren arabera.
    Osagaiak behin betiko ebazpena argitaratu ondoren ordainduko dira, gehienez ere hilabeteko epean, matrikularen prezio publikoa izan ezik, ikasturte amaieran ordainduko baita.
  • Proposamenarekin ados ez bazaude, alegazioak aurkez ditzakezu 10 egun balioduneko epean egoitza elektronikoan jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Gogoratu ezin direla alegazioak paperean aurkeztu, tramitazioa erabat elektronikoa baita.

Proposamena nola kontsultatu, onartu edo alegazioak nola aurkeztu

  1. Ziurtagiri elektroniko baliagarri bat erabiliz sar zaitez aplikazioara (leiho berri batean irekitzen da)
  2. "Uneko espedienteak” atalean “Espedientea ikusi”n klik egin ezazu.
  3. Behin-behineko ebazpena” atala aukeratu eta bi aukera izango dituzu
  4. Ados bazaude: “Proposamena onartu” ahal izango duzu.
  5. Ez bazaude ados: “Alegazioa” sakatu eta formulario bat irekiko da. Bete eta “Gorde” botoian klik egin ondoren, “Gaineratutako dokumentuak” aukerara, dokumentazioa eransteko, sartu ahal izango zara.
  6. Gaineratutako dokumentuak” atalean aurkeztu nahi duzun dokumentua selekzionatu eta “Gehitu” aukeran klik egin ezazu. Pantaila horretatik aztertu ahal izango duzu, aurkeztu nahi duzun dokumentua zure dispositiboan bilatzeko. Ondoren, “Igo” botoian klik egin ezazu
  7. Dokumentu guztiak igo ondoren, “Eskaera aurkeztu” sakatu eta “Izenpetu” botoian klik egin ezazu, elektronikoki izenpetzeko. “Onartu” ondoren, ziurtagiri elektronikoaren PIN eskatuko zaizu, izenpetzeko eta erregistro elektronikoa emateko. Alegazioa elektronikoki aurkeztu izana egiaztatzeko agiria deskargatu ahal izango duzu.
  8. Alegazioa behar bezala erregistratu dela baieztatzeko, egiaztatu behar duzu zure eskaera « alegazioen azterketa » egoerara igaro dela
  9. Zure bekaren behin betiko ebazpena datozen asteetan argitaratzen denean jasoko duzu alegazioaren erantzuna. SMS bat eta abisu-mezu bat jasoko dituzu.
  • Behin betiko ebazpena: emandako osagaiak edo ukatzeko arrazoiak kontsultatzeko, espedientera sartu behar da beken aplikazioan, ziurtagiri digital bat erabiliz.
  • Beka jaso duten ikasleek gehienez ere hilabeteko epean jasoko dute osagaien ordainketa, ebazpena jakinarazten denetik hasita, matrikularen prezio publikoa izan ezik, ikasturte amaieran jasoko baita.
  • Ez da ebazpena onartu behar. Ados ez dauden pertsonek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, jakinarazpena jaso eta gehienez ere hilabeteko epean. Errekurtsoa elektronikoki baino ezin da aurkeztu, eta ez da paperezko errekurtsorik onartuko.
  • Datozen hilabeteetan ebazpen gehiago argitaratuko dira eta ebazteke dauden alegazio guztiak ebatziko dira. Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzak SMS bat eta abisu-mezu elektroniko bat bidaliko dizkie ebazpen bakoitzean sartutako pertsonei.
  • 1. behin betiko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da) (2021-11-25)

Gora jotzeko aurkezteko epea: 2021eko azaroaren 26tik abenduaren 27ra arte, biak barne

Gora jotzeko aurkezteko epea: 2021eko abenduaren 22tik 2022ko urtarrilaren 21era arte, biak barne

Gora jotzeko aurkezteko epea: 2022ko urtarrilaren 14tik otsailaren 14ra arte, biak barne

Gora jotzeko aurkezteko epea: 2022ko otsailaren 12tik martxoaren 11ra arte, biak barne

Gora jotzeko aurkezteko epea: 2022ko martxoaren 5etik apirilaren 4ra arte, biak barne

Gora jotzeko aurkezteko epea: 2022ko martxoaren 25etik apirilaren 25era arte, biak barne

Gora jotzeko aurkezteko epea: 2022ko apirilaren 13tik maiatzaren 12ra arte, biak barne

Nola aurkeztu gora jotzeko errekurtso bat:

  1. Ziurtagiri elektroniko baliagarri bat erabiliz sar zaitez aplikaziora (leiho berri batean irekitzen da).
  2. ”Espedienteak tramitean” atalean, “Espedientea ikusi” estekan klik egin.
  3. ”Behin betiko ebazpena” atalean “Errekurtsoa” aukeratu eta inprimaki bat irekiko da. Formularioa bete eta "gorde" botoiari eman ondoren, "Erantsitako dokumentuak" aukeran sartu ahal izango zara, dokumentazioa gehitzeko.
  4. ”Erantsitako dokumentuak” atalean, aurkeztu nahi duzun dokumentua aukeratu eta “Gehitu” aukeran klik egin ezazu. Pantaila horretatik “Aztertu” ahal izango duzu, aurkeztu nahi duzun dokumentua zure dispositiboan bilatzeko. Ondoren, “Igo” botoian klik egin ezazu.
  5. Dokumentu guztiak igo ondoren, “Eskaera aurkeztu” aukeratu eta “Izenpetu” botoian klik egin ezazu, era elektronikoan izenpetzeko. “Onartu” ondoren, ziurtagiri elektronikoaren PIN eskatuko zaizu, izenpetu eta era elektronikoan erregistratzeko. Dokumentazioa entregatu izanaren erregistro elektronikoren justifikazio agiria deskargatu ahal izango duzu.
  • Graduko edo masterreko ikasketa ofizialetarako bakarrik jaso ahal izango da beka, baina inola ere ez titulu propioetarako. Zalantzarik izanez gero, informazio hori unibertsitate edo ikasketa-zentro bakoitzaren webgunean agertu behar da.
  • Unibertsitate-bekaren eskabidearekin lotutako jakinarazpen eta dokumentazio-errekerimendu guztiak egoitza elektronikoko "Nire karpeta" ra bidaliko dira. Jakinarazpen bat bidaltzen den bakoitzean posta elektronikoz eta SMS bidez abisu bat jaso ahal izateko, ezinbestekoa da datuak eguneratzea, Nire Karpetaren barruan abisuak jasotzeko. Horretarako, Egoitza elektronikora (leiho berri batean irekitzen da) sartu behar da eta "Nire karpetara sartu". Ondoren, "Profila" sakatu eta posta elektronikoa eta telefonoa bete.
  • Eskaera, betiere, ikaslearen izenean egin behar da. Inola ere ez gurasoen izenean.
  • Gurasoen dibortzioa edo banantzea gertatuz gero, nahitaezkoa da bien datu pertsonalak sartzea eskabidean, nahiz eta bietako bat eskatzailearekin erroldatuta ez egon. Gurasoek bizikidetza-unitateari egiten dioten ekarpen ekonomikoa kalkulatzeko, deialdi-aginduaren 15.4 artikuluan ezarritako irizpideei jarraituko zaie (2021-2022).
  • Eskabide elektronikoa formalizatu ahal izango da ordezkaritza egiaztatuz, zuzenbidean baliozkoa den eta ordezkaritza dagoela modu fidagarrian egiaztatzen duen edozein bitartekoren bidez. Ordezkaritza Eusko Jaurlaritzaren Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan inskribatzea (leiho berri batean irekitzen da) gomendatzen da.
  • Ohiko galderak (leiho berri batean irekitzen da)

Orokorrak (10. artikulua)

  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea 2020ko abenduaren 31n.
  • Familia-unitateko ordaintzaile nagusienetako batek, gutxienez, foru-ogasunetan ordaindu behar ditu zergak.
  • Ikasketa ofizial batean matrikulatuta egotea eta beka eskatzen den maila bereko titulaziorik ez izatea.
  • Atzerritarren kasuan, errolda ez ezik, Espainian legez bizitzeko baimena ere izan behar dute indarrean.

Akademikoak  (22. artikulutik 29ra)

  • Beka lortu ahal izateko, 60 kreditutan, gutxienez, egin behar da matrikula, 24. artikuluan jasota agertzen diren salbuespenak izan ezik. Kredituen konputuan ez dira baliokidetutako, ezagututako edo egokitutako kredituak kontuan hartzen.
  • Aurreko ikasturtean exijitutako errendimendu akademikoa, irakaskuntza-adarraren arabera, gainditu behar da:
    • Unibertsitate- edo goi mailako graduko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak:
      • Lehen aldiz matrikulatzen diren ikasleak: ez zaie errendimendu akademikorik eskatuko.
      • 2. mailan edo goragoko mailetan matrikulatzen diren ikasleak: errendimendu hau eskatuko zaie:
        • Ingeniaritza eta Arkitektura adarreko ikasketak: matrikulatutako kredituen % 60.
        • Zientzien adarreko ikasketak: matrikulatutako kredituen % 65. Osasun Zientzien, Gizarte Zientzien,
        • Zientzia Juridikoen eta Arte eta Humanitateen adarreko ikasketak: matrikulatutako kredituen % 75.
    • Masterraren titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak:
      • Urteko master baterako edo bi urteko master baten lehen ikasturterako: ez da gutxieneko batez besteko nota eskatzen beka izateko.
      • Masterreko bigarren ikasturterako: aurreko ikasturtean matrikulatuta egon diren kreditu guztiak gainditu izana, eta masterreko ikasketak amaitzeko geratzen zaizkien kreditu guztietan matrikulatuta egotea.

Ekonomikoak: errenta eta ondarea (13. artikulutik 21era)

  • Jabetzan, gehienez ere, bi etxebizitza, ohiko etxebizitza barne, izatea. Jabetza soila izaten den etxebizitzak ez dira zenbatuko, baina egoera hori justifikatu beharko da (19. artikulua). Dibortzioa gertatuz gero, ohiko bi etxebizitza deskontatuko dira, gurasoen ohiko bizilekua errolda bidez justifikatzen bada.
  • Familia-unitateko kideen jabetza diren hiri-finka guztien katastro-balioa, behin ohiko etxebizitza kenduta, ezin izango da 42.900 eurotik gorakoa izan.
  • Ezin izango da kideen kopuruaren arabera baimendutako gehienezko errenta-muga gainditu.
    Konputatzeko moduko kideak

    1. muga

    (Euroak) 

    2. muga

    (Euroak 

    3. muga

    (Euroak)

     1  8.871  13.236  14.826
     2  13.306  22.594  25.308
     3  17.742  30.668  34.352
     4  22.177  36.421  40.796
     5  25.726  40.708  45.598
     6  29.274  43.945  49.224
     7  32.822  47.146  52.810
     8  36.371  50.333  56.380

    Diru-sarrerak bi modutan kalkulatzen dira:

    • Errenta-aitorpena aurkeztu duten pertsonak:
      • 2020ko ekitaldiaren PFEZren gaineko aitortzan, zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga-oinarriaren zenbatekoak hartu eta batuko dira. Zerga-oinarri orokor guztiak edo berorren zati batek jarduera ekonomikoen errendimenduak baditu eta errendimendu horiek negatiboak badira, zero balioarekin konputatuko dira. Ateratzen den zenbatekotik, kuota likidoa kenduko da.
      • Gainera, diru-jasotzaileak PFEZrik gabeko diru-sarrerak lortu baditu, haien zenbatekoak aurreko formularen bidez lortutako emaitzari gehituko zaizkio.
    • Derrigortuta ez egoteagatik errenta-aitorpena aurkeztu ez duten pertsonak:
      • 2020ko ekitaldian edozein kontzepturengatik (lan-etekinak, langabezia-prestazio edo sorospenak, pentsioak, gizarte-laguntzak, salbuetsitako errentak … ) lortutako diru-sarrera guztiak batuko dira, baita ohiko etxebizitza,-aplikatu beharreko zerga-araudiaren arabera konputatzen da PFEZren ondorioetarako,- ez diren hiri-izaerako ondasunen errendimendua ere.
      • Ateratzen den zenbatekotik konturako atxikipenak eta aplikatzeko moduko gastu kengarriak (Gizarte Segurantza … ) deskontatuko dira.

    18. artikuluan familia-zirkunstantzien arabera- guraso bakarreko familiak, kide ugariko familiak, elbarritasuna, beka eskatzen duten unibertsitate-anaia /arrebak, ekonomikoki zutabe nagusia ez diren konputatzeko moduko kideengatik dedukzioa … - diru-sarrerei aplikatu ahal zaizkien zenbait kenketa ezartzen dira.

  • Diru-sarrerak, ikasketa-gastuari begira, behar bezala justifikatzea (13. artikulua).
  • Kapital higigarriaren errendimendu garbi murriztu guztien eta konputatzeko moduko familiako kideen ondare-irabazi eta galera guztien saldo garbi positiboaren arteko batuketa ezin izango da 1.700 eurotik gorakoa izan.
  • Familia- /elkarbizitza-unitateko konputatzeko moduko kideen jarduera ekonomikoen fakturazio-bolumenaren batuketa ezin izango da 155.500 eurotik gorakoa izan 2020ko ekitaldian.
  • Beka izateko, gutxieneko kreditu batean matrikulatu behar da:
    • Unibertsitateko gradu ofiziala: 60 kreditu.
    • Unibertsitateaz kanpoko goi-mailako ikasketak: 60 kreditu.
    • Urtebeteko master ofiziala: ikastaro osoa (60 kreditu).
    • 2 urteko master ofiziala: lehenengo urtean gutxienez 60 urte.
    • Gradu edo masterreko ikasketa erdipresentzialak: 30 kreditu.
  • Bekarako eskatutako gutxienekoan sartzen ez diren kredituak:
    • Kreditu baliozkotuak, aintzatetsiak edo egokituak.
    • Ikasturtean amortizatuko diren hautazko irakasgaiei dagozkien kredituak.
    • Espezialitate desberdinei dagozkien kredituak edo titulua lortzeko beharrezkoak direnak gainditzen dituztenak.

    Ikasturtea 60 krediturekin hasten bada, baina ondoren kredituak baliozkotu edo aitortzen badira, ez da gutxieneko kreditura iritsiko eta, hala badagokio, emandako beka erreklamatu ahal izango da, baldin eta matrikula egin zezaketen kreditu batzuk geratzen badira. Beka izateko kredituen gutxienekoari buruzko koadroa (leiho berri batean irekitzen da) berrikustea gomendatzen dugu.

  • Araudiak aipatutako kreditu-kopurua eskatzen ez duten zenbait salbuespen jasotzen ditu:
    • Ikasketak amaitzeko azken kredituak diren.
    • Gradu amaierako lanari dagozkion kredituak badira (TFG).
    • Unibertsitatearen araudiaren arabera kreditu gehiago matrikulatzerik ez badago.
    • Matrikula partziala:
      • Ikasketak eta lan-jarduera bateragarri egiten ditu.
      • Curriculumeko kanpoko praktiketako kredituak baliozkotzen edo aitortzen zaizkio (ikasketa-planean nahitaezkoak direnak).
      • Lanbide Heziketako kredituak baliozkotzen edo aitortzen zaizkio.
  • Matrikula-kredituak handitzea. Ez dira kontuan hartuko Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzari 2022ko martxoaren 31tik aurrera jakinarazten zaizkion kreditu-gehikuntzak, gradu amaierako lana izan ezik (TFG).
  • Erantsitako koadroan, eskatzailearen egoera ekonomiko eta akademikoaren arabera jasoko litzatekeen bekaren zenbatekoa kalkula daiteke (leiho berri batean irekitzen da).
  • Bekaren osagaiak ordaintzea. Unibertsitate-beka jaso duten ikasleek bi ordainketa jasotzen dituzte. Diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren, bekaren osagai guztiak hilabeteko epean ordainduko dira, matrikularen prezio publikoa izan ezik, ikasturte amaieran ordaintzen baita.
  • Matrikularen prezio publikoa. Bekaren osagai hori da, gehienez ere, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasketa baliokide batean 2021-2022 ikasturterako matrikulatzeak balioko lukeen prezioa, Hezkuntzako sailburuaren Prezio Publikoei buruzko Aginduaren arabera (leiho berri batean irekitzen da) (EHAA, 2021-07-07)
  • Matrikularen prezio publikoa ordaintzea. Ordaintzeko bi modu daude:
      • Unibertsitateari ordaintzea: oro har, unibertsitateari ordaintzen zaio, ikasleek matrikula ordaindu ez dutenean beka-eskatzailea izateagatik.
      • Zuzenean ordaintzen zaie ikasleei: oro har, unibertsitaterako matrikula ordaindu denean egiten da, beka-eskatzailea izan arren.

    Hala ere, salbuespenak daude bi kasuetan. Zure zentroaren edo unibertsitatearen ordainketa-modalitatea (leiho berri batean irekitzen da) egiazta dezakezu.

  • Unibertsitate-bekaren eskabidean sartzeko botoian (leiho berri batean irekitzen da) klik egitea eta ziurtagiri elektronikoarekin sartzea.
  • "Eskabide berria sortu" botoiari eman.
  • Bete nahitaezko datu guztiak erlaitz guztietan, eta igo nahitaezko dokumentuak "Dokumentuak erantsi. ". Orain igo ezin badituzu, eskabidea aurkeztu eta edozein unetan igo ahal izango dituzu.
  • "Eskabidea aurkeztu" erlaitzean sartu eta, aldaketa guztiak gorde ondoren, "Sinatu" botoiari eman, eta sinadura elektronikorako jarraibideei jarraitu.
  • Eskaera behar bezala amaitu bada, "Aztertzen" agertuko da. "Eskabidea betetzen" egoeran jarraitzen badu, ez dago aurkeztuta eta ez du inolako baliorik.
  • Gomendagarria da beti eskabidea aurkeztu izanaren egiaztagiria deskargatzea, bertan, erregistro-zenbakia eta sarrera-data agertuko dira.
  • Ez da paperezko dokumentaziorik onartzen, eskabidea erabat elektronikoa baita.
  • Nahitaezko dokumentu guztiak erantsi behar dituzu eskabide elektronikoaren "erantsitako dokumentuak" erlaitzean. Era berean, eskaera amaitu ondoren, edozein unetan egin ahal izango duzu, "Aldaketak/Dokumentuak aurkeztea" aukeraren bidez.
  • Ez da beharrezkoa izango aurreko ikasturtean espediente elektronikoan sartu ziren dokumentu iraunkorrak (I) aurkeztea, baldin eta haietan adierazitako informazioa aldatu ez bada. Eskabidea egiten duzunean, aurreko ikasturtean igo zenituen dokumentu iraunkorrak ikusi ahal izango dituzu.
  • Aldi baterako dokumentazioa (A) urteko eskabide bakoitzarekin aurkeztu beharko da, eskatzailearen zirkunstantzia pertsonalen arabera.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa (leiho berri batean irekitzen da)

2020-2021 ikasturtea

  • Behin-behineko proposamena ez da behin betikoa, ebazpena argitaratu arte. Beka guztiak ez dira batera ebazten, ikasturtean zehar hainbat proposamen argitaratzen baitira. Proposamen bakoitzean sartutako pertsonek aldez aurretik SMS bat eta abisu-mezu elektroniko bat jasoko dituzte.
  • Proposamena kontsultatzeko (emandako zenbatekoak edo ukatzeko arrazoiak), ziurtagiri digital baliodun batekin sartu behar da beka-eskaerara. Firefox Mozilla nabigatzailea erabiltzea gomendatzen da, eta ezin da Google Chrome erabili.
    • Proposamenarekin ados bazaude, komeni da onartzea, ebazpena eta osagaien ordainketa bizkortzeko, ikasturte amaieran ikasleei edo unibertsitateari ordaintzen zaion prezio publikoa izan ezik.
    • Proposamenarekin ados ez bazaude, alegazioak aurkez ditzakezu 10 egun balioduneko epean, jakinarazpena egiten denetik hasita. Gogoratu ezin direla alegazioak paperean aurkeztu, tramitazioa erabat elektronikoa baita.

Proposamena nola kontsultatu, onartu edo alegazioak nola aurkeztu:

  1. Ziurtagiri elektroniko baliagarri bat erabiliz sar zaitez aplikazioara (leiho berri batean irekitzen da).
  2. "Uneko espedienteak” atalean “Espedientea ikusi”n klik egin ezazu.
  3. Behin-behineko ebazpena” atala aukeratu eta bi aukera izango dituzu:
    • Ados bazaude: “Proposamena onartu” ahal izango duzu.
    • Ez bazaude ados: “Alegazioa” sakatu eta formulario bat irekiko da. Bete eta “Gorde” botoian klik egin ondoren, “Gaineratutako dokumentuak” aukerara, dokumentazioa eransteko, sartu ahal izango zara.
  4. Gaineratutako dokumentuak” atalean aurkeztu nahi duzun dokumentua selekzionatu eta “Gehitu” aukeran klik egin ezazu. Pantaila horretatik aztertu ahal izango duzu, aurkeztu nahi duzun dokumentua zure dispositiboan bilatzeko. Ondoren, “Igo” botoian klik egin ezazu.
  5. Dokumentu guztiak igo ondoren, “Eskaera aurkeztu” sakatu eta “Izenpetu” botoian klik egin ezazu, elektronikoki izenpetzeko. “Onartu” ondoren, ziurtagiri elektronikoaren PIN eskatuko zaizu, izenpetzeko eta erregistro elektronikoa emateko. Alegazioa elektronikoki aurkeztu izana egiaztatzeko agiria deskargatu ahal izango duzu.
  • Behin betiko ebazpena: emandako osagaiak edo ukatzeko arrazoiak kontsultatzeko, espedientera sartu behar da beken aplikazioan, ziurtagiri digital bat erabiliz.
  • Beka jaso duten ikasleek gehienez ere hilabeteko epean jasoko dute osagaien ordainketa, ebazpena jakinarazten denetik hasita, matrikularen prezio publikoa izan ezik, ikasturte amaieran jasoko baita.
  • Ez da ebazpena onartu behar. Ados ez dauden pertsonek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, jakinarazpena jaso eta gehienez ere hilabeteko epean. Errekurtsoa elektronikoki baino ezin da aurkeztu, eta ez da paperezko errekurtsorik onartuko.
  • Datozen hilabeteetan ebazpen gehiago argitaratuko dira eta ebazteke dauden alegazio guztiak ebatziko dira. Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzak SMS bat eta abisu-mezu elektroniko bat bidaliko dizkie ebazpen bakoitzean sartutako pertsonei.

  • 1. Behin betiko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da)

    Gora jotzeko aurkezteko epea: 2020ko abenduaren 22tik 2021eko urtarrilaren 21era arte, biak barne.

  • 2. Behin betiko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da)

    Gora jotzeko aurkezteko epea: 2021eko urtarrilaren 16tik otsailaren 15era arte, biak barne.

    Bigarren ebazpen honetan, lehen behin-behineko proposamenaren zain dauden alegazioak baino ez dira sartu. Oraindik alegazio batzuk ebazteke daude, eta datozen asteetan ebatziko dira.

  • 3. Behin betiko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da)

    Gora jotzeko errekurstsoa aurkezteko epea: 2021eko otsailaren 9tik martxoaren 8ra arte, biak barne.

  • 4. Behin betiko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da)

    Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea: 2021eko martxoaren 9tik apirilaren 8ra arte, biak barne.

  • 5. Behin betiko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da)

    Gora jotzeko errekurstsoa aurkezteko epea: 2021eko martxoaren 30etik apirilaren 29ra arte, biak barne.

  • 6. Behin betiko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da)

    Gora jotzeko errekurstsoa aurkezteko epea: 2021eko apirilaren 28tik maiatzaren 27 arte, biak barne.

Nola aurkeztu gora jotzeko errekurtso bat:

  1. Ziurtagiri elektroniko baliagarri bat erabiliz sar zaitez aplikaziora (leiho berri batean irekitzen da).
  2. ”Espedienteak tramitean” atalean, “Espedientea ikusi” estekan klik egin.
  3. ”Behin betiko ebazpena” atalean “Errekurtsoa” aukeratu eta inprimaki bat irekiko da. Formularioa bete eta "gorde" botoiari eman ondoren, "Erantsitako dokumentuak" aukeran sartu ahal izango zara, dokumentazioa gehitzeko.
  4. ”Erantsitako dokumentuak” atalean, aurkeztu nahi duzun dokumentua aukeratu eta “Gehitu” aukeran klik egin ezazu. Pantaila horretatik “Aztertu” ahal izango duzu, aurkeztu nahi duzun dokumentua zure dispositiboan bilatzeko. Ondoren, “Igo” botoian klik egin ezazu.
  5. Dokumentu guztiak igo ondoren, “Eskaera aurkeztu” aukeratu eta “Izenpetu” botoian klik egin ezazu, era elektronikoan izenpetzeko. “Onartu” ondoren, ziurtagiri elektronikoaren PIN eskatuko zaizu, izenpetu eta era elektronikoan erregistratzeko. Dokumentazioa entregatu izanaren erregistro elektronikoren justifikazio agiria deskargatu ahal izango duzu.

Matrikularen osagaiak eta prezio publikoa ordaintzea. Unibertsitate-beka eman zaien ikasleei bi fase desberdinetan ordainduko zaie. Beka eman zaiela jakinarazteko ebazpenaren ondoren, behar diren bekaren osagai guztiak (egoitzari, aprobetxamendu akademikoari eta familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoak, eta ikaskuntzari laguntzeko prozesuari lotutako zenbateko osagarri aldakorra eta Hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorra) gehienezko hilabeteko epean ordainduko dira, ikasturtearen bukaeran ordainduko den matrikularen prezio publikoa izan ezik.

Matrikularen salneurri publikoa. “Matrikula” osagaiaren salneurria, gehienez, ikasketa berdinean edo baliokidean Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulak duen kostua izango da. Matrikulen prezioa arautzen da 2020ko ekainaren 16koa, Hezkuntza sailburuaren aginduaren bidez (leiho berri batean irekitzen da)

Matrikularen kredituak zabaltzea. Unibertsitate Zuzendaritzari 2021ko martxoaren 31ren ondoren jakinarazten zaizkion kredituen zabaltzeak ez dira kontuan hartuko, gradu amaierako lana izan ezik.

Elkarbizitza-unitateak. Dibortzio edo banantze kasuetan gurasoek bizikidetza-unitateari egiten dioten ekarpen ekonomikoa kalkulatzeko, 2020-2021 deialdi-aginduaren (leiho berri batean irekitzen da) 15.4 artikuluan ezarritako irizpideei jarraituko zaie. (EHAA, 2020-08-24)

Unibertsitate beken araudia

Orokorrak

(10. artikulua)

  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea 2019ko abenduaren 31n.
  • Familia-unitateko ordaintzaile nagusienetako batek, gutxienez, foru-ogasunetan ordaindu behar ditu zergak.
  • Ikasketa ofizial batean matrikulatuta egotea eta beka eskatzen den maila bereko titulaziorik ez izatea.
  • Atzerritarren kasuan, errolda ez ezik, Espainian legez bizitzeko baimena ere izan behar dute indarrean.

Akademikoak

(22. artikulutik 29ra)

  • Beka lortu ahal izateko, 60 kreditutan, gutxienez, egin behar da matrikula, 24. artikuluan jasota agertzen diren salbuespenak izan ezik. Kredituen konputuan ez dira baliokidetutako, ezagututako edo egokitutako kredituak kontuan hartzen.
  • Aurreko ikasturtean exijitutako errendimendu akademikoa, irakaskuntza-adarraren arabera, gainditu behar da:
    • Unibertsitate- edo goi mailako graduko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak:
      • Lehen aldiz matrikulatzen diren ikasleak: ez zaie errendimendu akademikorik eskatuko.
      • mailan edo goragoko mailetan matrikulatzen diren ikasleak: errendimendu hau eskatuko zaie:
        • Ingeniaritza eta Arkitektura adarreko ikasketak: matrikulatutako kredituen % 60.
        • Zientzien adarreko ikasketak: matrikulatutako kredituen % 65.
        • Osasun Zientzien, Gizarte Zientzien, Zientzia Juridikoen eta Arte eta Humanitateen adarreko ikasketak: matrikulatutako kredituen % 75.
    • Masterraren titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak:
      • Urteko master baterako edo bi urteko master baten lehen ikasturterako: ez da gutxieneko batez besteko nota eskatzen beka izateko.
      • Masterreko bigarren ikasturterako: aurreko ikasturtean matrikulatuta egon diren kreditu guztiak gainditu izana, eta masterreko ikasketak amaitzeko geratzen zaizkien kreditu guztietan matrikulatuta egotea.

Ekonomikoak: Errenta eta ondarea

(13. artikulutik 21era)

  • Jabetzan, gehienez ere, bi etxebizitza, ohiko etxebizitza barne, izatea. Jabetza soila izaten den etxebizitzak ez dira zenbatuko, baina egoera hori justifikatu beharko da (19. artikulua). Dibortzioa gertatuz gero, ohiko bi etxebizitza deskontatuko dira, gurasoen ohiko bizilekua errolda bidez justifikatzen bada.
  • Familia-unitateko kideen jabetza diren hiri-finka guztien katastro-balioa, behin ohiko etxebizitza kenduta, ezin izango da 42.900 eurotik gorakoa izan.
  • Ezin izango da kideen kopuruaren arabera baimendutako gehienezko errenta-muga gainditu.
    Konputatzeko moduko kideak

    1. ataria

    (Euros) 

    2. ataria

    (Euros) 

    3. ataria

    (Euros)

     1  8.871  13.236  14.826
     2  13.306  22.594  25.308
     3  17.742  30.668  34.352
     4  22.177  36.421  40.796
     5  25.726  40.708  45.598
     6  29.274  43.945  49.224
     7  32.822  47.146  52.810
     8  36.371  50.333  56.380

Diru-sarrerak bi modutan kalkulatzen dira:

  • Errenta-aitorpena aurkeztu duten pertsonak:
    • 2019ko ekitaldiaren PFEZren gaineko aitortzan, zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga-oinarriaren zenbatekoak hartu eta batuko dira. Zerga-oinarri orokor guztiak edo berorren zati batek jarduera ekonomikoen errendimenduak baditu eta errendimendu horiek negatiboak badira, zero balioarekin konputatuko dira. Ateratzen den zenbatekotik, kuota likidoa kenduko da.
    • Gainera, diru-jasotzaileak PFEZrik gabeko diru-sarrerak lortu baditu, haien zenbatekoak aurreko formularen bidez lortutako emaitzari gehituko zaizkio.
  • Derrigortuta ez egoteagatik errenta-aitorpena aurkeztu ez duten pertsonak:
    • 2019ko ekitaldian edozein kontzepturengatik (lan-etekinak, langabezia-prestazio edo sorospenak, pentsioak, gizarte-laguntzak, salbuetsitako errentak … ) lortutako diru-sarrera guztiak batuko dira, baita ohiko etxebizitza,-aplikatu beharreko zerga-araudiaren arabera konputatzen da PFEZren ondorioetarako,- ez diren hiri-izaerako ondasunen errendimendua ere.
    • Ateratzen den zenbatekotik konturako atxikipenak eta aplikatzeko moduko gastu kengarriak (Gizarte Segurantza … ) deskontatuko dira.
      18. artikuluan familia-zirkunstantzien arabera- guraso bakarreko familiak, kide ugariko familiak, elbarritasuna, beka eskatzen duten unibertsitate-anaia /arrebak, ekonomikoki zutabe nagusia ez diren konputatzeko moduko kideengatik dedukzioa … - diru-sarrerei aplikatu ahal zaizkien zenbait kenketa ezartzen dira.
  • Diru-sarrerak, ikasketa-gastuari begira, behar bezala justifikatzea (13. artikulua)
  • Kapital higigarriaren errendimendu garbi murriztu guztien eta konputatzeko moduko familiako kideen ondare-irabazi eta galera guztien saldo garbi positiboaren arteko batuketa ezin izango da 1.700 eurotik gorakoa izan.
  • Familia- /elkarbizitza-unitateko konputatzeko moduko kideen jarduera ekonomikoen fakturazio-bolumenaren batuketa ezin izango da 155.500 eurotik gorakoa izan 2019ko ekitaldian.