Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Arte Dramatiko eta Dantzako Goi-mailako Arte-irakaskuntzak

Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-mailako Eskola

Arte dramatikoa / Dantza

 

Sailak, Arte Hezkuntzan egin duen ahaleginarekin bat, 2015-2016 ikasturtean, Arte Dramatiko eta Dantzako Goi-mailako irakaskuntzak jarri zituen martxan. Irakaskuntza horiek DANTZERTI izeneko ikastetxe publiko berrian ematen dira, Bilbon. Unibertsitatez kanpoko goi-mailako irakaskuntzen eremuko irakaskuntza hauen helburu nagusia da esparru akademiko malgu eta moderno batean prestakuntza teoriko eta praktiko sendoz hornitutako profesionalak prestatzea. Lau prestakuntza-urte eta 240 kredituren bitartez, ondorio guztietarako gradu baten baliokidea den titulazioarekin batera prestakuntza sendo bat bermatu nahi zaie ikasleei.

Arte dramatikoa

  • 23/2016 Dekretua, otsailaren 16koa, zeinen bidez ezartzen baitira Arte Dramatikoko Goi-mailako Arte-irakaskuntzetako Interpretazioaren espezialitatea eta Euskal Autonomia Erkidegorako ikasketa-plana (EHAA, 2016-04-13)
  • Ohiko galderak

 Sarbide-probak. 2017-2018 ikasturtea

Dantza

  • 22/2016 Dekretua, otsailaren 16koa, zeinen bidez ezartzen baitira koreografia eta interpretazioa espezialitateko dantzako goi-mailako arte irakaskuntzak eta Euskal Autonomia Erkidegorako ikasketa-plana (EHAA, 2016-03-22)
  • Ohiko galderak

 Sarbide-probak. 2017-2018 ikasturtea


 Dantzerti (Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-mailako Eskola)

Euskadi, auzolana