Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

HEZIBERRI 2020 Plana. Ikasleen ebaluazioa

 

 

 

2015-2016 ikasturterako Lehen Hezkuntzako 3. mailako barne-ebaluazio diagnostikoa

Inprimitzeko bertsioa (pdf, 214 KB)

Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoaren markoak Lehen Hezkuntzaren etapa erdian barne-ebaluazio diagnostikoa egitea aurreikusten du. Helburua ikaskuntza prozesuaren egoera ezagutzea eta emaitzetan oinarrituta hobetzeko plana egitea da

Ikaskuntza-prozesuaren egoera ahalik eta azkarren diagnostikatzeko eta behar diren neurriak hartzeko.

Bai. Lehenengo dokumentuan (Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoaren araberako ebaluazio eredu propioa) ebaluazio ereduaren oinarri pedagogikoak aurki ditzakezu.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako barne-ebaluazio diagnostikoa ikastetxe guztietan egin ahal izango da.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako barne-ebaluazio diagnostikoaren diseinua ikastetxeen esku dago, betiere hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa kontutan hartuz. Horretarako, ISEI-IVEIko adituen laguntza izango dute.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako barne-ebaluazioa egin ahal izateko ISEI-IVEIk diseinua egin du. Ikastetxeen esku dago orain eredu horri jarraitu, eredu hori egokitu edo bere eredu propioa egin, betiere hezkuntza eredu pedagogikoaren ildoak jarraituz.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako barne-ebaluazio diagnostikoa egin ahal izateko behar duten informazio guztia.

ISEI-IVEIren, Berritzeguneetako aholkularien eta Hezkuntza Ikuskaritzaren eskutik jasoko dute 3. mailako barne-ebaluazio diagnostikoa egin ahal izateko informazioa.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako barne-ebaluazio diagnostikoa noiz egin erabakitzea ikastetxeari dagokio, hezkuntza-zerbitzuek eskainiko dizkioten gomendioak entzun ondoren.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ebaluazio diagnostikoa barne-ebaluazioa da. Ikastetxeari dagokio noiz egin erabakitzea eta horretarako hezkuntza-zerbitzuek gomendioak eskainiko dizkiote.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ebaluazio diagnostikoa barne-ebaluazioa da eta ikastetxeko irakasleei dagokie ebaluazioa zuzentzea.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako barne-ebaluazio diagnostikoaren emaitzak ez dira publikatuko.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ebaluazio diagnostikoa barne-ebaluazioa da eta hobekuntza du helburu. Emaitzak ezin dira publikatu.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako barne-ebaluazio diagnostikoa egin ahal izateko, prestakuntza, aholkularitza eta laguntza eskaintzea dagokie Berritzeguneetako aholkulariei.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako barne-ebaluazio diagnostikoaren ezaugarriak azaltzea, eta barne-ebaluaziotik sortzen diren Hobekuntza Planaren jarraipena eta ebaluazioa egitea.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ebaluazio diagnostikoa barne-ebaluazioa da. Ikastetxeak dira ebaluazio horren arduradunak. Ikastetxeei dagokie nola eta noiz egin erabakitzea, horretarako hezkuntza-zerbitzuek informazioa eta aholkularitza eskainiko dizkiete.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ebaluazio diagnostikoa, barne-ebaluazioa da, ikastetxean egiten den beste ebaluazioak bezala. Erabaki hori ikastetxeari dagokio.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ebaluazio diagnostikoa barne-ebaluazioa da. Ikastetxeari dagokio barne-ebaluazioaren antolaketa, egiten diren beste ebaluazioen kasuetan bezala.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ebaluazio diagnostiko barne-ebaluazioa da. Ikastetxeari dagokio horretaz erabakia hartzea.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ebaluazio diagnostikoa barne-ebaluazioa da. Erabakia ikastetxe osoari dagokio, eta irakasle batek ezin du bere kabuz edozein barne-ebaluaziori buruz horrelako erabakirik hartu.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ebaluazio diagnostikoa barne-ebaluazioa izanik, erabakia hartzea ikastetxeari dagokio.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako barne-ebaluazio diagnostikoa egitearen onurarekin beharrezko informazioa familia guztiei emango die.

Edozein ebaluazio ikasleen adinera egokituta egon behar da beti. ISEI-IVEIko adituen eredua testatuta eta egokituta dago adin honetako ikasleei.

Ez. Hobekuntza Plana egiteko balio du eta ez hurrengo mailara promozionatzeko.

Ez. Ikasleen eta ikastetxearen hobekuntzarako balio du bakar-bakarrik.

Azken aldaketako data:  2016/03/01
Compromiso con las personas