Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza Saila

euskadi.net

Hasiera

 

Euskal Ikasmaterialen EIMA katalogoa

 

 

Bilatu katalogoan

 Informazio orokorra


EIMA katalogoa euskarazko ikasmaterialei buruzko informazioa eskaintzen duen erreferentzia-iturria da. Unibertsitate aurreko ikasmailetarako 20.000 erregistrotik gora daude katalogo horretan bildurik, eta oso erraz erabiltzekoa da: ikasmailaka, jakintza-gaika, ikasmaterial motaka, argitaletxeka eta egileka kontsultatu daiteke, besteak beste.

Katalogoan mota askotako materialak aurkituko dituzu, hala nola:

  • Ikasliburuak, gidaliburuak, lan-koadernoak, ariketa-koadernoak...
  • Oinarrizko irakurgaiak. Haur eta gazteentzako literatura
  • Kontsulta-liburuak, monografiak, irakasleen prestakuntzarako materialak...
  • Hiztegiak, atlasak, mapak, horma-irudiak...
  • Ikus-entzunezko ikasmaterialak, hezkuntza-softwarea, hezkuntza-jolasak...
  • Interneteko baliabideak: digitalizatutako liburuak, aplikazio didaktikoak, Hezteko Objektu Digitalak, etab.

Gainera, EIMA katalogoaren webgunean dauden ikasmaterial horietariko hainbat deskargatu egin daitezke.

Katalogoa http://eimakatalogoa.eus/ webgunean dago.

 Ikasmateriala katalogatzeko eskaera-fitxa 


Ikasmateriala euskal ikasmaterialen katalogoan erregistratzea nahi baduzu, bete fitxa hau eta bidali katalogoaren arduradunari.

 Harremanetan jartzeko


Eibarko Hezkuntza Esparrua (Jaizkibel eraikina)
Otaola hiribidea 29, 2.solairua
20600 EIBAR
Tfnoa: 943 20 27 48
Posta elektronikoa: eimakatalogoa@gmail.com


 

Euskadi, auzolana