Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ikastetxeak eta Ikasketak
  4.  
  5. HEO Hizkuntza Eskola Ofizialak
 

Hizkuntzen Irakaskuntza / Hizkuntza Eskola Ofizialak

 

Matrikula librea

 

 

Ohiko galderak

 

 Zein desberdintasun dago matrikula ofizialarekin?

Ikasle libreek deialdi bakarra izango dute maila bakoitza gainditzeko, ekainekoa. Klaseetara ez du joaterik. Modalitate horren bidez Hizkuntza Eskola Ofizialek probak egingo dituzte irakasten dituzten hizkuntza guztietan, maila hauetan: A2, B1, B2 eta C1, euskarazko C1ean izan ezik.

 Noiz egin behar dut matrikula?

Matrikularen epea deialdiaren ebazpenean publikatzen da. Otsailean izan ohi da.

 Non egin behar dut matrikula?

Matrikula internet bidez egiten da, hezkuntzaren web gunearen bidez:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-heoi/eu

 Zertan matrikulatu ahal naiz?

Gutxienez hamasei urte izanda edo urtean zehar bete edonork du matrikulatzea Hizkuntza Eskolak irakasten dituen hizkuntza guztietan, maila hauetan: A2, B1, B2 eta C1, euskarazko C1ean izan ezik.

Hizkuntza batean ezin da aldi berean ikasle ofiziala eta librea izan.

 Proba libretan zenbat deialdi dauzkat?

Matrikula librea egin ondoren ekaineko deialdira baino ez duzu aurkezterik.

 Bi azterketen data egun berean badira, azterketaren data aldatzerik badago?

Azterketaren data edo ordua aldatzeko eskaera Hizkuntza Eskolan bertan egin behar da,eta zuzendaritza taldeak erabakiko du ahal den ala ez.

 Azterketara joaten ez banaiz, dirua itzuliko didate?

Azterketa ez egiteak, berdin da zein arrazoirengatik, ez du matrikularen dirua itzultzeko eskubidea ematen.

Azken eguneratzea: 2017/02/14
Euskadi, auzolana