Hezkuntza Saila

#UriarteTopaketa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarte gizarte-sareen bidez erantzungo die herritarrei

uriarte.jpg

2015.eko uztailak 03

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek uztailaren 16an, erantzungo die herritarrek #UriarteTopaketa ekimenaren barruan gizarte-sareen bidez egiten dizkioten galderei. Topaketa hori Gobernu Irekiko taldeak sustatu du herritarrek zehatzago ezagutu nahi dutelako sailburuari eta haren sailaren jarduera publikoari buruz interesatzen zaien informazio guztia.

Parte hartzeko bideak eta aukeratzeko metodoa (ezarritako epeetan):

1-Twitter bidez:

  • Galdetzeko, herritarrek tuitak argitaratu ahal izango dituzte, #UriarteTopaketa hashtag-a erabiliz.
  • "Gogokoak" modura markatutako galderak eta retuit-ak hautatuko dira: puntu 1 ekintza horietako bakoitzeko.

2- Facebook bidez:

  • Herritarrek galderak egiteko aukera izango dute: Irekiaren Facebookeko horman, ekitaldiaren orriko horman edota ekimena zabaltzeko argitaratzen ditugun postetan iruzkinak eginda.
  • "Gustatzen zait" gehien lortzen dituzten iruzkinak edo partekatuak hautatuko dira: puntu 1 ekintza horietako bakoitzeko.

3- Youtube bidez:

  • Herritarrek "Iruzkinak" atalaren bidez galdetu ahal izango dute; izan ere, ekitaldi bat sortuko da sailburuaren elkarrizketa zuzenean emititzeko.
  • "Gustatzen zait" duten iruzkin guztiek puntu bat lortuko dute.

Parte hartzeko mekanismoak:

  • Herritarrek galderak egiteko epea: uztailaren 3tik uztailaren 10era gaua arte.
  • Galderei herritarrek botoa emateko epea: uztailaren 11tik uztailaren 13ra arratsaldera arte.
  • Uztailaren 14an, berriz, galderak sailburuari bidaliko zaizkio.
  • Uztailaren 16an, sailburuak berak erantzungo die galderei jendaurrean, Youtubeko emisio zuzen baten bidez.
  • Emisioaren bideo osoa Irekian argitaratuko da, Irekiak Youtuben duen katean, hain zuzen.

Sailburuak erantzungo du

- Parte hartzeko arestian adierazitako bideak kontuan hartuta, herritarren botorik gehien lortzen duten 20 galderei erantzungo die sailburuak.

- Zuzeneko emisioan erantzuten ez diren galderak, berriz, Irekiko webean erantzun eta argitaratuko dira; horrez gain, Irekiak gizarte-sareetan dituen identitateen bidez zabalduko dira, baita Eusko Jaurlaritzak dituen gainerako identitateen bidez ere.